Eguzkiarena 300 bider masa handiagoa duen izarra aurkitua

Aurretik ez zen ezagutu horrelako izarrik, izan ere, aurkitu direnetan masiboenak dira hauek. Europako Behatoki Australaren (ESO) Very Large Telescope tresnak erabiliz aurkitu dituzte zientzialariek izarrok. Horietako baten jaiotze pisua, Eguzkiaren masa baino 300 bider handiagoa da, hau da, orain arte onartutako maximoaren (150 eguzki masa) bikoitza.

Eguzkiarena baino 300 bider masa handiagoa duen izarra aurkitu dute

‘R136a1’ deritzon izarra, ‘R136‘. kumuluan aurkitu dute eta aurkitu direnetan masiboena da, egun 265 eguzki-masa ditu eta jaiotzerakoan Eguzkiaren masa 320 bider gehiago pisatzen zuen. Masiboena izateaz gain, argitsuena ere bada, Eguzkia baino hamar milioi bider gehiago.

Aurkikuntzaren garrantzia azaldu du ESOk: “Honelako munstroen existentzia, Eguzkia baino milioika bider argitsuagoak eta haize boteretsuen kariaz pisua galtzen dutenak, galdera honi erantzun diezaiokete: zein masibo izan daitezke izarrak?”.

‘NGC 3603’ ‘izar fabrika’ bat da 22.000 argi-urtera kokatua. Bestalde, ‘RMC 136a’ (‘R136’ gisa ere ezagutua) ere izar bero, gazte eta masiboen kumulu bat da, 165.000 argi-urtera dagoen Tarantula Nebulosaren barnean kokatua.

Erronka

ESOren aburuz, izar oso masiboak nola sortzen diren ulertzea lan zaila da, izan ere, bizitza laburra baitute eta haize bortitzek zailtzen baitute. Beraz, ‘R136a1’en gisako muturreko kasuen aurkikuntza erronka bihurtu da teorialariendako. Paul Crowtherrek, adibidez, argi du oso zaila izanen dela “errekor” hau gainditzea, “munstro hauen bitxikeriarengatik”.

Izar masiboek fluxu hagitz boteretsuak sortzen dituzte. “Gizakiak ez bezala, izar hauek pisutsu jaiotzen dira eta adinarekin pisua galduz doaz. Milioi bat urte baino zer edo zer gehiago izanik, ‘R136a1’ izarra adin ertainekoa da eta izugarrizko pisu galera pairatu du, eta hasieran zuen masaren bostena galdu du” argitu du Crowtherrek.

Eguzkiarena baino 300 bider masa handiagoa duen izarra

Aurretik ez zen ezagutu horrelako izarrik, izan ere, aurkitu direnetan masiboenak dira hauek. Europako Behatoki Australaren (ESO) Very Large Telescope tresnak erabiliz aurkitu dituzte zientzialariek izarrok. Horietako baten jaiotze pisua, Eguzkiaren masa baino 300 bider handiagoa da, hau da, orain arte onartutako maximoaren (150 eguzki masa) bikoitza.
astronomia, izarrak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude