Egiazko maitasunak blogetatik galduta?

Egiazko maitasunak blogetatik galduta?

Teknologia berriak asko aurreratu dira, hori ia gauza guztietan ona da, baina, benetako maitasunean? Nire ustez, webean sortzen diren orriak maitasuna lortzeko tontakeria bat dira. Egia da, batzuetan ondo ateratzen dela, baina, jende guztiak ordenagailua bat erabiltzen badaki garai hauetan eta oso erraza da profil faltsu bat sortzea. Ezin zara inoiz fidatu gauza horietaz, webguneek ezin dute ezer egin eta erabiltzaileek ez dakite beti nortzuk diren gezurra esaten ari direnak eta nortzuk fidagarriak.

Ni ez nintzateke apuntatuko, baina mende honetan lau bikotetatik batek interneten ezagutu dute elkar, hori zerbaitegatik izango da.

Gaztelaniaz egindako maitasun webgune batzuk oso ezagunak egin dira, publizitate asko egiten delako telebistan haiei buruz. Horietako ezagunenak, agian, behean komentatuko ditut. Egia esanda webgune hauek negozio handi bat bihurtu dira, munduko jendearen artean sozializazio arazoak beti handiak izan direlako.

.

Nola funtzionatzen dute

Meetic, Kaixomaitia, Tinder eta Edarling webguneei buruz hitz egingo dizuet hasteko. Telebistan iragarki gehien jartzen duten guneak.

Ezer baino lehen, gogoratu behar dugu begiratu ditudan webguneetan gutxieneko adina eskatzen dela bertan parte hartzeko: 18 urte.

Webgune hauek doako profil pertsonalak sortzeko balio dute. Prozesua oso erraza da eta gardena, gainera babes-sistema on batzuekin lan egiten dute.

Haien estatistiken arabera, emakumeek pisuarekin eta gizonek daukaten soldatarekin esaten dute gezurra.

Profila sortuta dagoenean, doako zerbitzuetan sartuko gara, eta jende gehiagorekin hitz egin nahi badugu, kuota bat ordaindu eta harpidetu behar da; funtzionamendu hau, ezkontza agentziekin konparatuta, oso antzekoa da.

.

Nola hitz egin pertsona batekin

Lehenengo aukeratu behar da gustuko dugun jendea, horretarako, webguneek erreminta bat dute bilatzeko (Meetic), hasteko test bat (Edarling) edo eman zure berri eta zehaztu nolakoa zaren, zure zaletasunak eta zeren bila zabiltzan (Kaixomaitia). Beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko lehentasuna dutenean edo bilera pertsonal bat planifikatzeko aplikazio bat da (Tinder).

Hau da negozioaren oinarria.

Gainera, Meetic-ek zuzenean elkarrizketa bat dukitzeko aukera eskaintzen du eta horri esker azkarrago kontaktatzeko aukera zabaltzen da.

Erabaki dugunean nahi ditugun profileko ezaugarri inportanteenak zeintzuk diren guretzat, gure gustuko jendearentzat, bi gauza gertatu ahal dira.

  • Gu izatea lehenengo jendeari idazten diogunak (Meetic eta Kaixomaitia)
  • Webguneak erakustea jendea, gure hazpegiekin konparatuta (Edarling eta Tinder)

.

Meetic

Kontu hauetan Europako webgunerik handiena da. Gizon gehiago daude emakumeak baino. Jendea 35 eta 45 urteen artekoa da, eta haien intentzioak, beti, nahiko onak omen dira.

Webguneko barneko bilaketa-sistema oso ona da, fidagarria eta azkarra baina hauta ditzazkezu webguneak ematen dizkizun gomendioak ere.

Behar bada, ez dago oso ondo prestatuta betiko bikote bat lortzeko, baina jende gehienak egun batzuetako abentura besterik ez du nahi.

Doaneko zerbitzuak:

  • Profila sortu.
  • 50 profil ikusi egunero.
  • Eskaintzen dizute gutxienez zure gustuak betetzen dituzten 6 profil ikustea.

Prezioak (2017):

Sei hilabetetarako 12’90€/hilabetero. Premium aukera dago 6’90€/hilabetero gehiago ordainduta eta kontaktu gehiagoren aukera ere ematen dizu.

.

Edarling

Betiko bikote bat lortzeko bideratuta dago. 250 galderetako test bat egiten dizute, nahi duzun zure gustuko jendea aurkitzeko. Beharbada horregatik dauka webgune honek arrakasta handiagoa bikoteak sortzerakoan.

Doaneko zerbitzuak:

  • Profilaren sortzea.
  • Testa (zure gustuko pertsonak bilatzeko eta bilatua izateko).
  • Beste test batzuk ikusi ahal dituzu.
  • Profil pertsonal batek duen pertsona ezagutzeko sistema.

Prezioak (2017):

12 hilabetetarako 22’90€/hilabetero. 29’90€/hilabetero 6 hilabeterako eta prezioa igotzen da hilabete gutxiago bazaude. Premium aukera dago 2€/hilabetero gehiagorekin eta kontaktu, argazki eta profil gehiagoren aukera ematen dizu.

Ondorioak

  1. Lortu ahal da bikotea doan, baina aukera handiagoa izango duzu Premium aukera hartzen baduzu.
  2. Webgune oso fidagarriak omen dira, Edarling-ek lortu zuen “TÜV-Zertifizierung” kalitate-ziurtagiria Alemanian.

.

Kaixomaitia

Euskaldun jendea ezagutzeko metodo oso aproposa da, web honetako pertsona guztiek euskaraz hitz egiten dute eta diotenez gehienetan bikote finko bat lortzeko balio du. Euskal Herriko amodiozko webgune ezagunetako bat da. Beti aurki dezakezu zure bikotekide aproposa webgune euskaldunetan, ez da ezer txarra. Euskaldunak gutxiago direnez, baten batek pentsa dezake euskaldunekin bakarrik aukera txikiagoa dela, baina kaixomaitian jende asko dabil.

Beraien bilaketa-sistema oso ona da, fidagarria eta azkarra baina webguneak ematen dizkizun gomendioak ere hauta ditzakezu.

Doaneko zerbitzuak:

  • Profila sortu.
  • 50 profil ikusi egunero.
  • 6 profil zure gustuko ezaugarriak dutenak.

Prezioak (2017):

EPEAARGAZKI IREKIAARGAZKI PRIBATUAARGAZKIRIK EZ
1 hilabete9,95€19,95€29,95€
3 hilabete19,95€39,95€59,95€
6 hilabete 29,95€59,95€89,95€

.

Tinder

Aplikazio honek interfaze bat dauka zeinetan beste erabiltzaileen profilak erakusten dizkizun, bata bestearen atzetik. Hatza zure mugikorreko pantailan irristatzea besterik ez duzu, hurrengo profila ikusteko. Eskuinerantz mugitzen baduzu, pertsona interesatzen zaizula adierazten duzu eta kontrako norabidean egiten baduzu, ez zaudela interesatuta baieztatzen duzu; biak interesatuta badaude, momentuan mezu bat bidaltzen diete bakoitzari webgunekoek, esanez haien artean elkarrizketa bat hasteko.

Elkarrizketa bat hasi Tinder-en:

Profila ezaugarri guztiak betetzen dituenean, bigarren pausoa elkarrizketa bat hastea da.

  • Lehenik eta behin, bestearen, kontaktatu nahi dugun pertsonaren profilari buruz zerbait esatea komenigarria da, bestea konturatzeko bere profila begiratu duzula, horrela biek elkar hobeto ezagutzeko. Bestalde, elkarrizketa perfektua ez da existitzen, baina bi kideren artean kidetasuna izatea oso ondo dago.
  • Bigarrenik jatorra, atsegina, adeitsua eta irekia izan behar da. Honek asko laguntzen du bi pertsonen arteko komunikazioa hasteko.

Tinder Plus Funtzionamendua:

Tinder Plus eta Premium ordaindutako aplikazioak dira, Tinder arruntean sartuta daude, baina bakarrik sartu ahal zara ordaindu eta gero.

Ordaindutako bertsioa duten pertsonek, uko egin badiote bere profilean agertutako profil bati, atzerantz buelta daitezke eta berriro profil hori begiratu. Benetan deigarria dena “bidaia” aukera da; munduko beste leku batzuetan bizi den jendea ezagutu ahal duzu eta.

Aplikazio honek hainbat kostu ditu, erabiltzaileen adinei egokituak. Gazteek kuota erdia bakarrik ordaindu behar dute, eta 30 urtetik gorako erabiltzaileek, nagusienek, garestiago ordaintzen dute.

Tinder-en bikoteak bilatzearen abantailak eta desabantailak

· Abantailak:

  1. Aplikazioa hori Facebook-ekin sinkronizatzeko aukera ematen dizu, bertan dituzun lagunak Tinder-en gehitu ahal izateko, zure profila fidagarriagoa eginez.
  2. Jende berria aurki dezakezu zuregandik oso hurbil.
  3. Segurtasun-aukerak oso onak ditu, jendea blokeatzeko aukera ematen dizu.
  4. Profil bat baztertzen duzunean, ez zara gehiegi arduratu behar; ez da berriro agertuko.
  5. Webguneak, zure gustuen bitartez, pertsonarik hoberenak aukeratzen dizkizu.

· Desabantailak:

  • Azaleko aplikazioa da, norbaiten gustuak deskribatzeko irudi bat erabili behar duzu eta, nahi izanez gero, besterik gabe, izena, adina eta herria ipin dezakezu.
  • Kokalekua beste erabiltzaile batzuek manipulatu dezakete, ezagutzeko beste leku batean bizi diren pertsonak, bolada batean bidaia egin eta zure inguruetan ager daitezke.
  • Ez dizu seguritate osoa ematen jendea ezagutzen ari zarean, ez dakizulako ziur pertsona hori berak dioen pertsona bera den ala ez.
  • Gehienetan, hemendik ezagutzen diren pertsonek ez dute harreman finkorik lortzen.

Tinder bikote finko bat aurkitzeko sortu zen, baina batzuk, auskalo zenbatek, denbora pasatzera doaz edo lagunak egitera.

Tinder soziala:

Webgune hau Tinder-en barruan sartuta dago, baina orain, lagunarteko taldeak sortzeko balio du. Hemen talde batean sartzea edo talde bat sortzea lortuko duzu, non guztien zaletasunak oso antzekoak izango diren.

Taldea sortuta dagoenean jende gehiago gehitzen joango da. Webgunearen eguneratze hau, Australian atera zen lehenengoz, arrakasta handia eduki zuen Tinder erabiltzen zuten pertsonen artean.

Tinder transexualentzat:

Eguneratze honek, aukera ematen die transexualei beste pertsona batzuk ezagutzeko eta haien artean elkartzeko.

Hau hasi zen jende transexualak behar duelako bikotekide bat ezagutu eta Tinder komunitateko ekintzaileek ospatu egin zuten aukera hau sortu zenean.

Egiazko maitasunak blogetatik galduta? Egiazko maitasunak blogetatik galduta? Egiazko maitasunak blogetatik galduta?
Egiazko maitasunak blogetatik galduta? Egiazko maitasunak blogetatik galduta? Egiazko maitasunak blogetatik galduta?
bikoteak, harremanak, Internet, kaixomaitia, Ligatu, maitasuna

Zer duzu buruan “Egiazko maitasunak blogetatik galduta?”-ri buruz

  • Artikulu ona. Oso ona, nahiz eta nik pentsatzen dudan kaixomaitia.com publizitate ezkutua den. Hau da, webgun horrek berak sortu du. Teknika hau jada ikusi dut beste tokitan.

    Gainera datu bat: aztertzen dituen 4 aukeretatik merkeena kaixomaitia da.
    Edozein modun, nik meetic eta kaixomaitia erabili ditut. Kaixomaitia hobea da pertsona euskalduna ezagutu nahi baduzu. Nik duela urte asko erabili nituen eta zoritxarrez kaixomaitiak erabiltzaile gutxiegi zituen. Agian orain ezberdina da.
    Egia esan, kaixomaitia gehiago erabiltzea gustatuko litzaidake, enpresa euskalduna da eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude