Eduki bisualaren iraultza

Eduki bisualaren iraultza –

Online marketingean aditua da Arkaitz Sukuntza irakaslea; “Eduki bisualaren iraultza”-z idatzi du Sarean.eus atarian.

Edukian iraultza bat egon da, iraultza bisuala. Azken urteotan, bideo, ilustrazio, infografia eta aurkezpenetara jotzen dugu informazioa helarazteko orduan, bide komunikatibo guztietan gainera. Ezin dugu imaginatu artikulu bat irudirik gabe, edo sare sozialetan argitalpen bat bere alde bisualik gabe.

Inbasioak ez du beti ziurtatzen erabiltzailearen atentzioa jaso dezaketenik, baina testu soilaren aurka erraz irabazten dute gerla. Edukiaren kalitatea bisualki ikusi daitekeena baino gehiago da, noski, baina bere alde bisualak berebiziko garrantzia du egun.

.

Iraultzaren datuak

  • 2015ean sare sozialetan partekatzen ziren edukien %63a irudiak izan ziren
  • Sare sozial guztien edukiaren %66a bisuala da

.

Eduki bisuala

Bideo marketina, oso eraginkorra da. Bideoak Irudiari protagonismoa lapurtzen ari zaio, geroz eta gehiago. Azken finean, bideo batean audioa eta irudiak nahasten dira, eta komunikatiboki gehiagora iristen da. Baina egia da ere, askotan sarean gaudenean ezin dugula entzun, edota ikusi edo irakurri nahi dugula soilik, kasu horietan, bideoak ez du helburua guztiz betetzen.

Irudiei dagokienez denetarik dugu; argazkiak, infografiak, muntaiak, grafikoak, ilustrazioak… bisualki modu estatikoan informazioa helarazten digute, partekatzeko errazak dira eta edonorrek egiteko milaka tresna daude eskura.

.

Eduki bisuala vs. testua

Eduki bisualaren iraultzaIrudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esaten dute, eta askotan horrela da, baina ez beti. Egia da testua eskaneatzen dugula maiz, eta ez dugula denbora izaten osotasunean eta patxadaz irakurtzeko, batez ere sarean. Irudia kontsumitzea ordea errazagoa da, ez da horrenbeste denbora behar. Eduki bisuala gogoratzeko errazagoa da baita ere, gure memorian geratzen da eta irudia deigarria bada, eduki askoren artean atentzioa deitzeko aukera izango dugu.

Testua ordea mamia da, testurik gabe ezingo genuke edukirik bilatu ezta aurkitu. Testuak edukiari kalitatea ematen dio, hori bai, sarean laburrak eta zehatzak izaten saiatu behar gara. Hau dela eta geroz eta garrantitsuagoa da hitz gakoen mundua.

Testuaren areriorik bortitzena sarean, denbora da. Testua ondo irakurtzeko denborarik ez dugu izaten, baina geroz eta aplikazio gehiago sortu dira eduki hori gorde eta beranduago irakurri ahal izateko. Badaude ere, artikulua irakurtzen hasi aurretik zenbat denbora eramango gaituen esaten diguten  atariak… beraz, argi dago denboraren arazoa somatu dela eta honi konponbidea eman nahian daudela.

.

Hausnarketaren ondorioa

Egungo edukiak testu eta alde bisualaz osatzea da gomendagarriena. Normalean eduki bisuala atentzioa deitzeko eta informazioa osatzeko erabiliko da. Testua ordea, edukiaren bihotza izango da, bisualki ikusten dena idazteaz gain ikusi ez daitekeen hori ere idazteko aukera izango dugularik bertan.

Eduki bisualaren iraultza

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.