“Donostiaz badakit” tribial jokoa

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Donostiaz badakit jolas interaktiboa jarri du Interneten: Donostia hobeto ezagutzeko, eta familia guztia jolas giroan euskaraz aritzeko. Antiguakoak oso gertukoak garenez!! guretzat ere interesgarria da.

Guztira 1.500 galdera biltzen ditu sei gai nagusitan: kultura, jaiak, historia, artea, kirola eta natura. Jolasaren funtzionamendua oso erraza da. Hasi botoia sakatuta, jokalariak lauki zuri batean kokatuko du fitxa. Dadoa klikatuz, jolasak berak gidatuko gaitu hurrengo urratsetan barrena. Egokitzen zaigun laukitxoan klik egin eta hor agertuko zaizkigu lehenengo galderak. Galdera bakoitzak hiru erantzun proposatzen ditu aukeran. Sei koloreak biltzea da jokoaren helburua. Seiak biltzen ditugunean amaitzen da saioa. Puntuazioa erantzun egokiak lortzeko behar izan den denboraren arabera lortzen da. Baina hau guztia ulertzeko, hoberena jokatzen hastea da.

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz