Dohaineko pelikulen atal berri bat sortu du YouTubek

Hasiera batean, 400 film baino gehiago dohain ikusteko aukera emango du atal honek. Atala izatez berria ez den arren, zine konpainiekin egindako hitzarmenek asko aberastuko dute orain arte ibilbide komertzial urriko produkzioetara mugatzen zen katalogoa.

Www.youtube.com/movies atal berriak mota guztietako filmak biltzea du xede. Mainstream (arrakasta komertzial handiko filmak) klasikoak, Bruce Lee edo Jackie Chanen arte martzialei buruzko filmak edo Bollywoodeko produkzioak, besteak beste.

MzE4Nw==

Donagh O’Malley YouTubeko bideo elkarketen arduradun nagusiak The Guardian egunkari britaniarrari atal honi luzemetraiak eta telebista saioak gehitzeaz egindako adierazpenen arabera, “pertsonek ikusi nahi dituzten bideo mota ezberdinak aurki ahal ditzaten egiten ari garen saiakeren artean bat gehiago da hau”. Gaineratu zuen “zinea maite dutenek” film arrakastatsu batekin edo “aurreko hamarkadetako film klasikoen fitxategi itzelaz” goza dezaten espero dutela.