Dirua irabazi Facebookeko erroreak aurkituz

FacebookFacebookeko segurtasunaz arduratzen den taldeak astero 1-3 errorerekin topo egiten du erabiltzaileen oharrei esker. Astero, sare sozialaren ahultasunen berri ematen duten 30-50 ohar jasotzen dituzte. Ez da Facebooken segurtasun akatsen berri dugun lehen aldia, zoritxarrez. Hori dela eta, Google edota Mozillaren pausoak jarraituz, sare sozialeko kodean erroreak aurkitzen dituzten erabiltzaileak sarituko ditu.

Aurkitutako errore bakoitzarengatik, erabiltzaileak 500 dolarreko saria eskuratuko du; dena dela, saria handiagoa izan daiteke errore motaren arabera. Horretarako, White Hat izeneko orrialdea sortu du, non “errore harrapaketaren” arauak eta baldintzak azaltzen diren.

Animatzen?

facebook, Internet, segurtasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude