Dependentzia

Dependentzia –

DependentziaEgunero esnatzen naiz, eta egiten dudan lehen gauza mugikorra hartzea da. Sare sozialak begiratzen ditut, entretenituko nauten berrien bila. 10 minutu pasatu dira mugikorra hartu dudanetik, eta ez naiz konturatu. Azkar janzten naiz, eta gosaltzen dudan bitartean, telefonoa berriz hartzen dut. Egia izango da sare sozialek dependentzia sortzen dutela? Nork daki. Munduaren zati handi bat sare sozial batean erregistratuta dago. Horrek, onura asko ekarri ahal dizkizu: jendearekin harremanetan jarri, sozializatu edo jende berria ezagutu. Ordea, plataforma hauek eduki eta entretenimendu infinitua erakusten dutenez, erabiltzaile gehienei mendekotasuna sortu die. Ez dute beren bizitza zaintzen, ikasketak eta erlazio pertsonalak alde batera utzita. Dependentzia ez ezik arazo fisikoak ere eragin ditzakete, hala nola ikusmena galtzea eta buruko minak edo migrainak. Hain sarbide erraza dutenez, edozein gailutan erabil daitezke. Egoera kontuan hartuta, sare sozialen adikzioa drogen adikzioarekin konpara daiteke.

Gure ustez, mendekotasun hori aldatu egin behar da. Aipatu dugun bezala, mendekotasun hau oso gertutik bizi dugu, eta badakigu zenbat arrisku ekar ditzakeen. Esate baterako, kuadrilakook geratzen garen arratsaldeetan, denbora gehiena mugikorrarekin pasatzen dugu. Horrek erakusten du mugikorrarekiko dugun adikzioa.

Argi dago mendekotasun horrek mila arazo sor ditzakeela, eta arazo horiek konponbide oso erraza dute, autokontrola. Autokontrola lortu ahal izateko, egunero lan egin behar da. Dependentzia handia duten pertsonei adituengana eta psikologoengana joatea gomendatzen zaie. Beraz, sare sozialekiko mendekotasuna oso arriskutsua izan daiteke eta mugak pasatu aurretik, gelditu egin behar da.

.

Aiala Mateos eta Paula Molano

dependentzia