#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago –

Joan den astean, Asier Errastik “Whatsapp-en tresna ezkutuak” aurkeztu zizkigun, eta Aitor Aretxagak galdera luzatu zion Twitter bidez: “Nik jakin nahi dudana da ea nola demontre egiten duten batzuek txioetan erabiltzaile izenaren atzetik gidoirik edo bestelakorik jarri gabe erabiltzaileak erreferentziatzeko!”.

Iametza interaktiboaren atarian, Asier Iturraldek, ZUZEUk Twitterren erabiltzen duen #datraolat tresna aurkeztu, eta erantzuna eman digu.

Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako argitaratu dugun #datraolat gehigarriak traola eta erabiltzaile-izenei kasu marka eta postposizioak modu naturalago batean gehitzeko aukera ematen du.

Twitterreko euskal erabiltzaileek traola eta erabiltzaile-izenei kasu markak eta postposizioak gehitzeko hainbat modu desberdin erabiltzen dituzte. Adibidez, ?ren idatzi nahi badugu horrelakoak ikusten dira:

?-ren

|ren

ren

‘ren

.ren

Baina zergatik ez erabili ?ren, hori bada nahi duguna? Orain arte ezinezkoa zen baina Iametza Interaktiboan garatu ditugun Firefox, Chrome eta Safari-rako gehigarriei esker orain posible da modu erraz batean hori egitea.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

.

Gehigarri hauek instalatzeko pauso hauek jarraitu behar dira:

Firefox

1. Joan Datraolat gehigarriaren orrira

2. Sakatu “Add to Firefox” jartzen duen botoia.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

3. Ohar bat agertuko zaizu. Sakatu “Instalatu”.#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

4. Kitto! datraolat behar bezala instalatu duzula dioen mezu bat agertuko zaizu.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

Zure Firefox nabigatzailearen goiko barran traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako “Nola erabili” atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

.

Chrome

1. Joan Datraolat gehigarriaren orrira

2. Sakatu “Add to Chrome” botoia.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

3. Gehigarria instalatu nahi duzun galdetuko dizu, sakatu “Add extension”

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

4. Kitto! datraolat behar bezala instalatu duzula dioen mezu bat agertuko zaizu.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

Zure Chrome nabigatzailearen goiko barran traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako “Nola erabili” atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!

.

Safari

Safariren gehigarrien galeria ofizialean argitaratzeko eskaera egin dugu, baina oraindik Apple-k ez du berrikusi. Laster onartuko dutela espero dugu, bitartean jarraitu pauso hauek instalatzeko:

1. Deskargatu #datraolat Iametzaren zerbitzaritik Safari erabiliz.

2. Segituan deskargatuko du, fitxategi txikia baita. Joan deskargen zerrendara eta klikatu datraolat.safariextz jartzen duen lekuan instalatzeko.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

Zure Safari nabigatzailearen helbide-barraren ezkerrean traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako “Nola erabili” atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

.

Nola erabili

1. Nahi duzun traola edo erabiltzaile-izena idatzi.
2. Firefox edo Chrome-ko goiko barrako botoia sakatu.
3. Kasu-marka edo postposizioa idatzi eta kitto!

.

Nola eguneratu

Bertsio berri bat argitaratzen dugunean laster batean automatikoki eguneratuko zaizu #datraolat. Hala ere, nahi izanez gero, posible da momentuan eguneratzera behartzea. Horretarako jarraitu pauso hauek:

Firefox

1. Idatzi URL hau zure helbide-barran eta sakatu enter:

about:addons

2. Klikatu goian eskuinean dagoen botoi honetan:

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

3. Agertuko zaizun menuan klikatu “Bilatu eguneraketak”. Instalatuta dauzkazun gehigarri guztiak eguneratuko zaizkizu.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

Chrome

1. Idatzi URL hau zure helbide-barran eta sakatu enter:

chrome://extensions/

2. Aktibatu goian eskuinean dagoen “Developer mode” aukera, botoi berri batzuk agertuko zaizkizu:

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

3. Sakatu “Update extensions now” botoia. Instalatuta dauzkazun gehigarri guztiak eguneratuko zaizkizu.

.

Eguneraketak

0.4.1 bertsioa

Funtzionalitate aldetik ez dakar berrikuntzarik, orain arte bezala sinple eta erabilgarria izaten jarraitzen du. Aldaketa iturburu-kodean dago. Datraolat-ek orain arte Firefox-en Add-on SDK erabiltzen zuen, baina etorkizunean funtzionatzen jarraitzea ziurtatzeko WebExtensions APIa erabiltzeko egokitu dugu. Izan ere, azaroan argitaratuko den Firefox 57tik aurrera hori izango baita gehigarrietan onartuko den teknologia bakarra eta teknologia zaharragoak erabiltzen dituzten gehigarriek funtzionatzeari utziko baitiote.

.

0.3.0 bertsioa

Firefox-en leiho pribatuetan erabil daiteke orain.

Firefox-en pribatutasunaren ezarpenetan historia ez gordetzeko hautatzean #datraolat desagertzen zen, orain badabil.

.

0.2.0 bertsioa

Webgune gehiagotan erabil daiteke:

Zerrendan aipatutakoetan funtzionatzen duela egiaztatu dugu, baina horiez gain webgune gehiagotan ere funtzionatuko du ziur aski. Webguneren batekin arazorik baduzu eskertuko genuke jakinaraztea.

.

Arazo ezagunak

Erabiltzaileek arazo hauen berri eman digute. Zergatiak aurkitu eta konpondu nahian ari gara:

  • Facebook-en ez dabil. Gehigarriak zabalerarik gabeko zuriuneak ondo txertatzen ditu baina Facebook-ek ez ditu traolaren amaiera bezala hartzen.
  • tweetdeck.twitter.com-en ez dabil (0.2.0 bertsiotik aurrera konpondua)
  • github.com-en ez dabil (0.2.0 bertsiotik aurrera konpondua)

Arazorik baduzu eskertuko genizuke twitterren @iametzari aipamena egitez azaltzea edo githuben issue bat irekitzea.

.

Lizentzia

#datraolat software librea da. Iturburu-kodeak GNU General Public License v3 lizentzia dauka eta Iametza Interaktiboaren githubeko kontuan aurki dezakezue.

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago #datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago #datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago #datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago #datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago #datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago
datraolat
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude