[Buru Ariketa] Zatitzen, zatitzen (6)

[Buru Ariketa] Zatitzen, zatitzen –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2021ekoak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

Zatitzen, zatitzen (6. ariketa)

Zenbaki bat 2-rekin zatitu dugu eta hondarra 1 da; 3-rekin zatitu eta hondarra 2 da; eta horrela, hondarrak 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 dira, hurrenez hurren, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9-rekin zatitzerakoan. Zein da propietate hori duen zenbakirik txikiena?

[Buru Ariketa] Zatitzen, zatitzen (6)

.

.

Bostgarren ariketaren erantzuna (Perimetroaren bila):

5. Beheko irudia egiteko ?12 zentimetroko aldea duen karratu bat zentimetroko erradioa duen zirkulu baten gainean ezarri dugu, biak zentro bera izanik. Zein da irudiaren perimetroa?

Egin dezagun OAB triangelua irudiak erakusten duen moduan.

[Buru Ariketa] Zatitzen, zatitzen (6)

OA = 2 cm (zirkuluaren erradioa) eta OM = ?3 cm (karratuaren aldearen erdia) dira. Pitagorasen teorema erabiliz, AM = 1 cm dugu. Beraz, AB = 2 cm da eta OAB triangelua aldeberdina da. Orduan, triangeluaren angeluak 60 o dituzte eta AB arkua zirkunferentzia osoaren seirena da. Zirkunferentziaren luzera 4? denez, 4?/6 = 2?/3 cm da arkuarena. Karratuaren alde bakoitzari 2 cm kendu dizkiogu (AB-ren luzera). Dena kontuan hartuta, irudiaren perimetroa hau da:

4 (2?/3 + 2?3 – 2) = 8 (?/3 +?3 – 1) = 14.23398687…

.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

[Buru Ariketa] Zatitzen, zatitzen (6)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude