[Buru Ariketa] Triangelu koloredunak (3)

[Buru Ariketa] Triangelu koloredunak –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2021ekoak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

Triangelu koloredunak (3. ariketa)

Zenbat triangelu egin daitezke hiru erpinak kolore bereko puntuetan hartuta?

[Buru Ariketa] Triangelu koloredunak (3)

.

.

Bigarren ariketaren erantzuna (Laukiaren azalera):

2. ABCD laukiaren aldeen luzerak hauek dira: AB = 3 cm, BC = 4 cm, CD = 5 cm eta DA = 6 cm. Baldin erpineko angelua zuzena bada, zein da laukiaren azalera?

 [Buru Ariketa] Triangelu koloredunak (3)

ABC triangelua zuzena denez, Pitagorasen teorematik AC = 5 cm ateratzen dugu. Orduan, ACD triangelua isoszelea da eta CM altuerak bi triangelu zuzen berdinetan zatitzen du. AM = MD = 3 cm denez, hiru triangelu zuzen berdin ditugu. Bakoitzaren azalera (3 x 4) : 2 = 6 cm2 da. Hortaz, laukiaren azalera 18 cm2 izango da.

.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

[Buru Ariketa] Triangelu koloredunak (3)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.