[Buru Ariketa] Perimetroaren bila (5)

[Buru Ariketa] Perimetroaren bila –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2021ekoak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

Perimetroaren bila (5. ariketa)

Goiko irudia egiteko ?12 zentimetroko aldea duen karratu bat zentimetroko erradioa duen zirkulu baten gainean ezarri dugu, biak zentro bera izanik. Zein da irudiaren perimetroa?

[Buru Ariketa] Perimetroaren bila

.

.

Laugarren ariketaren erantzuna (Auto ibilbidea):

4. Jonek ibilbide bat egin du kotxez. Batez besteko abiadura 55 km/h izan da eta ordu-kopuru oso bat behar izan du ibilbidea egiteko. Hasieran, kilometro-kontagailuak abc markatzen zuen, a ? 1 eta a + b + c ? 7 Amaieran, cba irakurri du Jonek kontagailuan. Zein zen hasierako abc zenbakia?

Hasierako abc zenbakiak 100 a + 10 b + c adierazten du; amaierako cba, 100 c + 10 b + a izango da. Kenketa eginez, 99 c – 99 a = 99 (c – a) km egin ditu Jonek. Ibili den ordu kopurua bada, 99 (c – a) = 55 t edo 9 (c – a) = 5 t dugu. Hortik, c – a = 5 ateratzen dugu. Izan ere, c – a 5en multiploa izan behar da eta 0tik 9rainoko zifrak izanik, c – a = 0 edo bakarrik gerta daitezke. Ezarritako baldintzak kontuan hartuta, c = 6, a = 1 eta b = 0 lortzen dira. Hasieran kontagailuak 106 markatzen zuen.

.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

[Buru Ariketa] Perimetroaren bila

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.