BlackBerryk nire laguna betiko eraman du

MasustakLaugarren egunez segidan, BlackBerry erabiltzaileak interneteko zerbitzurik gabe daude. Arazoak astelehen goizean hasi ziren Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrikan; eta India, Brasil, Chile, Argentina, Kanada eta AEBetara zabaltzen joan dira pixkanaka. RIMekoek arazoa lehenbailehen konpontzeko lanean ari dira, baina bitartean, milaka erabiltzaileren bizitzak anabasa hutsa dira. Nire lagunarena, kasu.

Astelehen arratsaldean harekin elkartu nintzen, atzo chatean egin genuen topo. Ziber-atsedenaldi bat zirudiena, egundoko katastrofea omen zaio orain. “Hiru egun internet zerbitzurik gabe telefonoan… Ene! Orain ordenagailuaren aurrean eman behar dut eguna mezurik edo jasotzen dudan”.

Hitzok ordenagailuaren pantailan irakurtzen nituen aho zabalik. “Ez da posible”, nioen neure baitan. Sinetsi ala ez, internetera eta  sare sozialetara zeharo engantxatuta dagoen milaka pertsona daude. Egia da askok lana dela eta konektatuta egon behar dutela (postara, esate baterako), baina beste askok (gehiengoa esatera ausartuko nintzateke) smartphoneak aisialdirako tresna bat gehiago bezala hartzen dute.

“Whatsapp gabe geratu naiz eta ezin naiz Facebook ezta Twitterren sartu. Hasieran ez nintzen gehiegi arduratu, ‘ordu gutxi batzuk izango dira soilik’, pentsatzen nuen. Baina hiru egun… gehiegi da! Eskerrak ordenagailuan behintzat konekta naitekeela ”, zioen lagunak. “Ez dakizu zer den mugikorrean internetik gabe egotea!”.

Ez nintzen ausartu esatera ez dudala internetik mugikorrean, martzianotzat edo joko ninduelakoan. Bere adiskidetasuna estimatu egiten dut eta ez dut liskarrik sortu nahi.

Gauza bakar bat esan nahi dut: RIM, zer egin duzu?!  itzul iezadazu laguna!!

Sinpletu dezagu bizitza.

blackberry, Internet

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude