Bizitza ez da erraza, konplikatzen zaigunean

Jakin badakizu Internet ezagutu baino lehen ere zoriontsua zinela. Eta badakizu, noski, duela gutxi ezagutu duzun Twitter ez dela zure buruaren garapena ekartzen dizuna. Garbi daukazu ez duzula smartphone bat behar, tramankulu hori gabe ere bizitza bere osotasunean pertzibitzen duzula. Baina hilabete batzuk lehenago hasi zara tuiteatzen eta txepelkeria horri gustua hartu diozu. Hasierako jolasak ekoizpen gehiago ekarri ditu eta derrepente beste komunitate batean murgilduta aurkitu zara: euskal twitterlarien komunitatean.

Beti sentitu duzu lagun berriak egitea oso kilikagarria dela eta, birtualak izan arren, jakina da hezur-mamikoak direla. Eta hor daude, beren pantailatxoen aurrean, zuk haizera botatzen dituzunak irakurtzen. Egun batean, twitter-lanetan zaudela, aitortu egin duzu tuit guztiak ordenagailutik egin behar izaten dituzula ez duzulako azken generazioko sakelakorik eta, orduan, euskal saregileen musak esan dizu hori faena handia dela, batez ere uda datorrenean. Eta hasten zara pentsatzen larunbat gaueko IBIL2DEkoei irribarre bat bidaltzeko, ezinbestekoa duzula tresna madarikatua.

Hori dela eta, Euskaltelek eskainitako “Atsegin dut” kanpainaz baliatuta mugikorrerako internet konexio dohaina izatea merezi duzula erabakitzen duzu eta telefoniaz aldatzeko eskatu orduko, zure betiko konpainiaren eskaintzarik tentagarriena jaso duzu. Iruditzen zaizu ezin duzula pagotxa hori pasatzen utzi baietz esan gabe. Eta negoziatzen hasi zara. Zuk nahi duzun telefonoaren kanjea ezinezkoa dela ikusita (konpainiak eskaintzen dizkizunak dendetan ez baitaude), aukera guztiak aztertzen hasten zara besteren bat lortzeko. Merkatuko smartfonez tesi bat egiteko haina dakizunean, kezka piztu zaizu: benetan behar duzu? Materialismoak infernura eramango zaituen beldurra gaindituta daukazu, baina zaharkitzapen programatuaren konplizea ote zaren galdetzen diozu zure buruari. Hori dilema!

Azkenean, baietz erabaki duzu; nola edo hala lortuko duzu. Besterik ez bada Teleko-ko ikasleengatik egingo. Ze arraio!

tuiteatzen cc-by-sa leyla.a

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

3 pentsamendu “Bizitza ez da erraza, konplikatzen zaigunean”-ri buruz

  • Arantza! Noiztik irakurtzen didazu pentsamendua? Noiztik idazten dituzu nire postak? Buelta-bueltaka erabili dut ideia bera egunotan buruan, eta pentsamendu berberak izan ditut!
    Hala ere, ez dut erabaki oraindik! Negoziotan jardun behar orain!

  • IƱakito Garay 2011-05-13 09:47

    Birigarrotarako denak, beti behar du txio