Bizitza erraztuko dizuten 10 asmakuntza II

Makina bat arazo eta trabarekin topo egiten dugu eginkizun ohiko eta normalenak asmo ditugunean ere. Eskerrak gu baino gehiago -eta ziur asko, hobeto- pentsatzen duenik baden: hala dela frogatzen dute guri bizitza erraztuko liguketen 10 asmakuntza hauek.

Aurreko batean, bideoan ekarri nituen 10 ideia bikain eta arrunt. Gaurkoan ordea, jada produktu bihurtutako 10 asmakuntza inspiratzaileren argazkiak ekarri ditut:

Amaitu da euria egin ostean inon eseri ezin izatea. Aulkiotan, biraderari eragin eta lehorra dagoen beheko zatia gora ekarri ahal izango duzu. Euskal Herriko udalentzat ezinbesteko inbertsioa behar luke izan.

1

Eranskailu edo pegatinatan aurreztu nahi duten komertzioek halako zerbait diseinatu behar lukete. Hori bai, euskaraz. Opari bat egiteko (ia) arrazoi guztiak opari-paperean idatzita daudenez, nahikoa da zuk hautatutakoa borobiltzea.

2

 

Bestre honek ez du azalpenik behar, ezta?

3

Dutxatik irten eta ze komeriak ispiluan begiratu ahal izateko. Asmakuntza honek goizeroko une hori goitik behera aldatuko du.

4

Erre eta zauritu gabe pizza duinki mozteko tresnarik ez zen asmatu orain arte. Berandu, baina iritsi zaigu!

5

Malkoak berdin botako dituzu, baina barazkiak mozteko fundamenturik gabekoa bazara, zure otorduek eskertuko dute.

6

Zerbezak ere, gure esku!

7

Bizitzari zukua ateratzeko modu hoberik?

8

Aterkia eramateak esku bat lapurtu ohi digu. Aterki honek ordea, katxia eta estalpea biak batera zurekin eramateko aukera emango dizu. Bukatu dira parranda euritsuetako kexak.

10

 

Hamargarrena, zure kontu…

 

asmakuntza

Zer duzu buruan “Bizitza erraztuko dizuten 10 asmakuntza II”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude