Bizilabek, gazteentzako 50 zientzia eta teknologia jarduera baino gehiago

Bizilabek gazteentzako 50 zientzia eta teknologia jarduera –

Orain, azaroan, Zientzia Astearekin eta ‘Bilbao Bizkaia Design Week’ astearekin bat egin du BIZILABEk, Bilboko Udalak Elhuyarrekin batera 2017tik martxan duen proiektuak. Gaur, azaroak 15, 18.00etan, “Lightpainting” tailerra eskainiko da BIZILABEren egoitzan, Deustuko Bidarte eraikinean. Bertan zientziak eta diseinuak bat egingo dute argia eta argazki-kameren bidez irudi eta animazio ikusgarriak sortuz eta hauen atzean dagoen fisika ulertuz.

Bizilabek gazteentzako 50 zientzia eta teknologia jarduera baino gehiago ekarriko ditu Bilbora urtean zehar

Horrekin batera, Bizilabek aurten 50 zientzia eta teknologia ekintzatik gora antolatuko ditu, urtetik urtera bere eskaintza zabalduz. Bizilabetik, 12 eta 17 urte bitarteko ehunka gazte igarotzen dira urtero-urtero punta-puntako zientzia eta teknologia ekintzak egitera. Ikertzaile profesionalen, emakumeek gehien bat, laguntza izaten duten ikasleek eurek abiatutako zientzia eta teknologia proiektuak garatzeko. Honela, STEM profesioei buruz dauden aurreiritziak hautsiko dituzte eta euren gaian oinarritutako tailerrak ematen dituzte. Gatzeak Bizilabe gunetik atera eta enpresak bisitatzera ere eramaten dituzte, jarduera profesionala bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, Bizilaberen helburu estrategikoa da elkarlanerako sare bat sortzea, zientziaren eta teknologiaren arloan diharduten enpresen artean (komunitate bat), erreferentea izango dena gazteentzat.

Zientzia Astearekin bat eginez, Bizilabe gunea dagoen Deustuko Bidarte eraikina zientziaz jantzi dute bertako gazteek. Bizilabek eta Zientzia Asteak ere bat egin dute Bilbao Design Week-arekin. Hori dela eta, Argien marrazkilari Bilboko BIZILABEn izeneko “Lightpainting” tailerra egingo da azaroaren 15ean, 18:00etatik aurrera. Profesionalen eskutik, zientzia, teknologiak eta diseinuak bat egingo dute. Izan ere, lagunartean zein familian, argia eta argazki-kameren bidez irudi eta animazio ikusgarriak sortzeko aukera izango dute bertaratuek.

Bizilabek gazteentzako 50 zientzia eta teknologia jarduera baino gehiago ekarriko ditu Bilbora urtean zehar

Bizilabe, hala ere, urte osoko zientzia eta teknologia programa da. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren mundura hurbiltze horretan, orain arte bezala, denetariko ekintzak egingo dituzte bertaratutako gazteek. Izan ikertzaile eta asmatzaile programan punta-puntako zientzia eta teknologia edukiak lantzen dituzte. Esaterako, mugikorretarako aplikazioak garatzen ikasten dute, programazio kontuetan barneratzen dira, mikromunduaren hainbat aspektu ezagutzen dituzte eta alor hauetako guztietako profesionalekin harremana izaten dute. Euren interes eta kezketatik abiatuz, zientzia eta teknologia proiektuak garatzen dituzte eta ikasturte amaieran hauetariko batzuk Bilboko Zientzia Azoka-n erakusten dituzte.

Ikasturtean zehar sei saioko Bizilabe tailer tematikoak ere eskaintzen dira: ginkana zientifikoak diseinatzeko tailerrak, kriptografia oinarri ihes-gela bat sortzeko tailerrak, geologia tailerrak, eguraldi-fenomenoen tailerrak, etab.

Eta tailer eskaintza osatzeko, Oporretako tailerrak ere eskaintzen ditu: Gabonetako oporretako tailerrak izango dira orain, abenduan, emango direnak.

Animatu, ezagutu Bizilabe eta eman izena tailerretan!

Bizilabek gazteentzako 50 zientzia eta teknologia jarduera baino gehiago ekarriko ditu Bilbora urtean zehar

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.