Bizilabek Bilboko ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ saioarekin bat egingo du

Bizilabek Bilboko ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ saioarekin bat egingo du –

Bizilabek Bilboko 'Ikertzaileen Europako Gaua' saioarekin bat egingo du

Bilboko Udalak ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ ekimenean publiko guztientzako ekimenak prestatu ditu; familientzat osatutako ekintzen artean, bi tailer eskainiko ditu Bizilabek irailaren 27 eta 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Deustuko Udaltegian.

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek, Bizilabe Bilbo programaren sustatzaileek, bat egiten dute aurten Udalak antolatutako ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ ekimenarekin. Irailaren 27 eta 28rako zientzia-dibulgazioko programa zabala antolatu du Udalak publiko guztientzat; horien artean hitzaldiak eta tailerrak egongo dira, eta bi tailer eskainiko dituzte Bizilabeko ikertzaileek Deustuko Udaltegian.

7 urte baino gutxiagoko haurrak dituzten familientzako eskaintza aurtengo nobedadeetako bat da, eta eskaintza horren barruan kokatzen dira Bizilabeko adituek emango duten ‘ADN bila elikagaietan!’ tailerrak. Tailerrean landuko dira bizidunetan nola lortu ADN eta nola aztertu osagaiak eskura ditugun tresnekin. Tailerrak irailaren 27an eta 28an izango dira, arratsaldetan.

Ikasturte osorako eskolaz kanpoko eskaintza zabala du Bizilabek Bilbon (Deustuko Udaltegia, Agirre lehendakaria, 42. Deustua):

  • ‘Izan ikertzaile eta asmatzaile’ ikasturteko programa
  • 6 saioko tailerrrak urtean zehar
  • Oporretako tailerrak

Informazio osoa Bizilaberen webgunean.

 

Bizilabek Bilboko ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ saioarekin bat egingo du

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.