Biodibertsitatearen galera

Biodibertsitatearen galera –

Gizakiak, nomada izaten utzi zuenetik eta nekazaritza lanetan hasi zenetik, interesatzen zaizkion landareak aukeratzen ditu. Horrela, fruitu hobeago, handiago eta izurriteen aurka erresistetzia handiagoa duten landareak aukeratu ditu. Selekzio honetan, gizakiak, bere beharrak asetzen ez dituen landareak alde batera utzi, eta genetikoki propietate hobeak dituztenak joan da gailentzen. Orain dela milaka urte  hasi zen prosezu hau, areagotzen ari da azken urteetan, hain zuzen, hain famatua egin den biodibertsitatearen galeraz ari gara hitz egiten.

Biodibertsitatearen galeraOrain dela 10 urte, gori gori zebilen gaia zen Genetikoki Eraldatutako Organismoei (GEO) buruzko eztabaida. GEOak genetikoki aukeratuak dituzten genez lorturiko produktuak dira, zapore hobeagoa, izurriteen aurkako erresistentzia edota klima deserosoetan bizitzeko gaitasuna izateko eraldatuak izan direnak. Horrela, propietate hauekin, munduko gosearekin bukatzeko esperantza ere jarri zen GEOetan. Hauek lortzeko, gizakiak naturan urteetan egin duen aukeraketa prozesua era azkarrago batean egiten da laborategi batean, baina naturalisten kezka nagusia, GEOek biodibertsitatean egin lezaketen eragina da. Honen arazorik larriena GEOak naturan aurki ditzakegun baino propietate hobeagoak dituztela da, hortaz naturan ditugun landareak baino aukera hobeagoak dituzte bizirauteko.

Habitat naturalen galera, kutxadura, desertifkazioa, ohian eta basoen deforestazioa etab. adibide batzuk dira biodibertsitatearen galera areagotzen duten arrazoiak. Gainera, klima aldaketak eta berotze globalak ere ez dute mesederik egiten arazo honen konponbidean. Halere, azken urteetan berforestazio prozesu bat ikusten ari da batez ere herrialde garatuetan. Honen arrazoia elikagaiak herrialde ez garatuetan lantzen eta herrialde garatuetara bidaltzen direlako da. Arazoaren konponbidea ematen duen arren, ez da horrela. Berforestazio prozesuan, naturako ohiko zuhaitzak landatu beharrean, gero salmentarako bidaliko direnak aukeratuko dira. Horrela, berriz, aukeraketa prozesua areagotu eta egurrik hoberenak edota azkarren haziko diren zuhaitzak landatzen ari da gizakia.

Biodibertsitatearen galera gizakion erronkarik zailena da, gure beharrak eta interesak asetzearen ondorioa baita, eta konpondu baino, areagotu egiten dugu urtez urte. Hortaz, non dago konponbidea?

Biodibertsitatearen galera  Biodibertsitatearen galera  Biodibertsitatearen galera  Bio dibertsitatearen

10 pentsamendu “Biodibertsitatearen galera”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-03-18 22:50

    “Non dago konponbidea?” galdetzen duzu. Konponduta zegoen, aldendu egin ginen eta orain konponbide bila gabiltz hasierako konponbide hartaz ahaztuta. Adibide batzuk jarriko dizkizut. Estatu Batuetan hegoamerikar jatorrikoek zuriek baino gizentzeko erraztasun handiagoa dutela esaten zen irakurri nuen liburu batean. Adituak ikertzen hasi ziren zergatia eta ikusi zuten Estatu Batuetan zuten dieta ez zetorrela bat euren genotipoarekin. Milaka urtetan izan zuten dietara egokitutako genetika ez dator bat dieta berriarekin. Gauza bera gertatzen da munduko bazter guztietan: Txinan historikoki populazioaren gehiengoak inoiz ez du esnerik/esnekirik hartu, horren ordezkoak bazituzten ordea. Orain, interes enpresa handien interes komertzialak tarteko Txina guztia esnea edaten jarri dute. Jaten dugunak eragin handia du gure genetikan. Mundu guztiko kontsumo patroiak homogeneizatu dituzte negozioa errazteko baina bidean tokian tokiko kultura gastronomiko guztia galduarazi dute, dena. Tibet-en 4000 metroko garaieran bizi ziren nomadek harkaitzetan hazten diren likenak jaten zituzten, liken hauek C bitamina iturri garrantzitsua da. Liken horiek jaten zituztenean nomada horiek agian ez zuten jakingo zer zen C bitamina baina bazekiten beharrezkoa zela. Milaka urtetan tokian tokiko baldintzetara egokitutako jakinduria gastronomiko oso bat. Orain globalizazioa deituriko honek jakinduria hori guztia deuseztu du, jendeak C bitamina zer den jakin gabe jarraitzen du eta aurreko jakinduria guztia galdu du. Orain jan modernoak jaten ditu baina ez da elikatzen. Arazo asko ari dira sortzen munduan hori dela eta. Eta orain zer egin dute: nutrigenomikaz hasi dira hitz egiten, genotipo bakoitzera egokitutako elikagaiak omen da etorkizunean datorrena eta horrekin negozio berri bat. Genetika eta elikadura harmonian zeudeneko aurreko jakinduria hori ezabatu dute, arazo bat sortu dute eta arazoari irtenbidea hutsegitea aitortu eta aurreko jakinduria berreskuratuz eman beharrean, “nutrigenomika” izen berriarekin negozio berria sortu. Noski, nutrigenomikarekin sortuko diren produktuak ez dira jende guztiarengana iritsiko eta behartsuenak hor geldituko dira aurreko jakinduria guztia galduta eta produktu berrietara sarbiderik gabe. Ez didazu esango gizakia miserablea ez denik. Eta dena aurrerapenaren bilgarriarekin bilduta saltzen dizute lotsa gutxirekin. Zer gertatzen da haziekin? Milaka hazi barietate munduan, tokian tokiko baldintzetara egokitutako haziak. Jauntxo batzuk etortzen dira, orain arteko eredua ez dute gustoko eta beraiek genetikoki egokitutako haziak saltzen hasten dira (Indian eta toki askotan nekazariak behartu ere bai), aurreko hazi barietate guztia (hauek ere genetikoki egokituta zeudenak baina enpresen kontrolpean ez zeudenak) galduarazi dute eta hara non! hazi hauek behin bakarrik erein daitezke, berriro erein nahi baduzu erosi egin behar dituzu. Zelako aurrerapena!! Guzti honekin esan nahi dudana da, dena konponduta zegoela, dena deseztu dute eta orain beraien konponbidea saltzen digute. Enpresa horietako bat: MONSANTO. Bazenekien existitzen zela? Erantzuna ezezkoa bada, lasai, normala da eta. Denek gauza bera esaten dute, ez dute inolako publizitaterik egiten, isilpean ibiltzea komeni zaie. Egunen batean norbaitek egin beharko die aurre terrorista hauei.

    • Maite del Corte 2018-03-19 15:23

      Guztiz ados nago aipatu duzun puntuarekin. Globalizazioak espezieen nahastea ekarri du, bai gizakiongan, baita landaredian. Darwinismoaren arabera hoberen egokitu eta propietate hoberenak dituzten espezieak biziraundu dute, baina globalizazioak espezieen nahastea ez ezik, beste klima edota lurretan primeran egokitutako espezieak beste lurralde batzuetara eraman ditu. Bestalde, ongi aipatu duzun Monsantok, munduan dugun GEOen sortzaile eta saltzailerik handienak, negozio bikaina du GEO hazien salmentan, batez ere herrialde ez garatuetan. Biodibertsitatearen galera, halere, ez dator Monsantoren eskutik bakarrik GEOen erabileran gainerako lurraldeetan, baizik eta gizakiaren interes diren landarediaren ustiaketan. Euskadin, adibidez, Pius Radiata, hegoameriketatik ekarritako arbola da, XIX. mende bukaeran izan genuen egur beharrak asetzeko landatua gure mendietan. Honen bidez, egurra lehenago lor genezakeen genituen arbolak baino. Hortaz, genuen landaredia alde batera utzi, eta gure lurraldea Pinus Radiataz bete genuen. Honekin euskadiko mendiak espezie batez bete eta genuen biodibertsitatea galdu genuen. Nahi ala ez, guztion errua da, ez honekin negozioa egiten dutenena bakarrik. Urrengoei utziko diegun Lurra gure erabakien ondorio izango da, eta ardura, guztiona da.

      • euskaldun bat 2018-03-19 20:16

        Ba pinuen kasuan, hemen pinuak azkeneko urteetan dirurik ematen ez duenez, horixe izan da erremediorik hoberena hemengo berezko basoa berreskuratzeko eta orain dela urte batzuk entzun nuen jada berezko basoaren hedadura handiagoa zela pinuarena baino. Eta globalizazioari dagokionez berriz, dena homogeneizatzeko joera duen heinean, naturala ez den fenomeno bat da eta beraz ez du etorkizunik. Ez da naturala, naturak homogeneizaziorako joerarik ez duelako, alderantziz baizik. Ekonomilariek diote komunismoak huts egin zuela naturala ez delako, naturak joera hori ez duelako. Ba globalizazio homogeneizatzaileak ez duela etorkizunik.

        • Maite del Corte 2018-03-20 09:37

          Jatorrizko basoaren errekuperazioa pausu bat da Euskadin biodibertsitatea berreskuratzeko helbururan. Homogeneizazioa naturala izan ala ez, arazoak hor jarraitzen du, gizakiaren eskuhartzeak jarraitzen duen bitartean naturaz kontra ere joan gaitezke, eta erronka honek konponbide bat aldarrikatzen du Lurra babestu nahi izanez gero.

          • euskaldun bat 2018-03-20 20:35

            Gogoan dut genetikoki eraldatutako hazien inguruan lagunartean hitz egiten ari ginela farmazian doktorea den batek asaldatuta esan zigula genetikoki eraldatzearena betidanik egin den zerbait dela eta jendea jakin gabe ari dela hitz egiten esan zigula. Berotu egiten zen gai horreki gainera. Bera eraldaketaren alde zegoen. Eta nik nire ezjakintasunetik pentsatzen dut eraldaketa beti egon dela, bai noski, bikote beltza hautatuz gero ume beltzak izango ditut, aukeraketa bat egin dut nolabait. Baina zuzenean geneak editatzea, hori beste maila bat dela iruditzen zait, jainkoarena egiten ibiltzea eta arriskutsua. Pertsonetan gaixotasun kontuez aparteko interesengatik geneak editatzeak beldurra sortzen badigu zergatik ez hazien eraldaketa genetikoak?

    • Maite del Corte 2018-03-20 21:20

      Gizakien kasuan argi dago, landareetan gertatzen den ez bezala, gure kasuan bioetika hartu behar dugulako kantuan!

      • euskaldun bat 2018-03-20 22:39

        Landareetan eraldaketa genetikoa erabiltzearen aldekoa al zara?

        • Maite del Corte 2018-03-21 09:37

          Behar den kasutan bai, noski. Adibide batzuk jarriko dizkizut. Gaur egun jaten dugun artorik gehienak GEOak dira, zergatik? Ameriketan “taladro” deritzen insektuen izurriteak izugarrizko kalteak egin zituen artoa landutako eremutan. Ez zen posible artorik hazterik, zerbait egin beharra zegoen taladroek arto landarea jan eta landarea hil ez zezaten. Erantzuna GEOetan aurkitu zuten: landarean insektu hau hiltzen zuen proteina bat sartu eta arazoa konpondu zuten. Hala izan ez balitz, artoa, gaur egun, irudietan baino ez genuen ikusiko. Gauza bera gertatu zen papaiarekin. Hawaien birus batek papaia landare guztiak hil zituen, papaiak desager ez zitezen konponbidea, berriz, GOEtan aurkitu zuten. Zer iruditzen zaizu? Bada nere ustean, batzuetan beharrezkoa da.

          • euskaldun bat 2018-03-21 20:22

            “Taladroarena” ez nekien ezer. Eta “taladro” intsektuaren izurritea zergatik sortu zen? Horrek ere izango du bere historia. Baina beno… eta zergatik da gaur egun Europan ere arto gehiena transgenikoa? Hemen ere taladroak eragin al zuen? Ni ez naiz aditua, ekologista ultra ere ez naiz… transgenikoekin pestizidak ekidingo omen ziren esaten zuten, dena ona. Baina ziur nago pestizidak berdin-berdin erabiltzen jarraituko dutela. Monsanto berak egiten du negozioa transgenikoekin eta pestizidekin, biak erabili nahiko ditu noski. Baina beno… hain gai zabala da hau! Ni aurka nago baina badakit ez duela erremediorik. Teknologia hor dago eta zuk ez baduzu erabiltzen, neuk erabiliko dut. Alferrik dira bioetika eta nazioarteko konbentzioak, ahuntzaren gauerdiko eztulak baino sinesgarritasun gutxiago dute. Etika ere nahierara egokitzen iaioak gara.

        • Maite del Corte 2018-03-21 20:33

          Arto transgenikoa eratu zuena gure lagun Monsanto izan zen, eta Ameriketan landatzen duten espeziea da, taladro insektuarekiko erresistentzia duen bakarra baita. Alere, Europan ez da hain erraz aurkituko landare mota transgeniko hau, Europa mailan GEOen inguruan beste legedia bat baitugu, kontserbakorragoak baikera. Azkenik, guztiz bat nator zure ondorioarekin: tamalez bioetika interes politikoen eraginpean dago.