Bilatzaileen lehia

Bilatzaileen lehia –

Google da Interneteko bilatzaileen artean erabiliena, izugarrizko aldearekin gainera; alde handia izan arren, Bing eta Baidu ere indartsu ari dira lanean.

Google Interneteko bilaketen erregea dela ez da gauza berria. Bilatzaileen merkatuaren %74,24 bere esku dago. Bigarren postuagatik lehian dabiltzanak Baidu eta Bing dira, baina oso urrun dute Google.

Baiduk Txinan indar handia duen arren, munduko datuak kontuan izanda, merkatuaren %10,62 du. Estrategia ona izan du Baiduk; Googlen datuetara iristea utopia bat da, baina hauek izandako higadura aprobetxatzen jakin izan dute. Horrek desberdintzen ditu Bingetik. Microsoftena da hau eta merkatu kuotaren %7,91 du.

Bilatzaileen lehia

Baiduk eta Bingenak ehunekoek baxuak diruditen arren, Yahoo (%5,6). Yandex (%0,75), Ask (%0,27)… beherago daude sailkapenean.

Gauzak horrela, badirudi Googlek ia bilatzaileen monopolioa duela, jarraian Baiduk eta Bing dituelarik, baina distantzia handiarekin.

Ordenagailuen kontuan Google da indartsuena, eta are potenteagoa da gailu mugikorretan, gainontzekoekin lehiarik ere ez duela esan genezake. Izan ere, Larry Page eta Sergey Brinen zerbitzu famatuak merkatu kuotaren %93a du. Hein handi batean, Android eta iOSekin egindako akordioei esker dator ia erabatekoa den nagusitasun hau.

Bilatzaileen lehia

Merkatua bere esku izanda, gainontzeko bilatzaileek egiteko gutxi dute. Baiduk %2,9 besterik ez dauka, Bingek %1,9 eta Yahoo!k %1,47.

Bilatzaileen lehia