Bihurtu zure smartphonea Game Boy

Bihurtu zure smartphonea Game Boy –

Bihurtu zure smartphonea Game BoySmartphone askok badaukate gehiengoarentzat ezezaguna den ezaugarri bat: bateragarriak dira bideojoko eramangarrietako joko klasikoekin jolastea ahalbidetzen duten emuladoreekin. Baina ez dute kontrol ona ahalbidetzen, ez dago pantaila klasikoaz gozatzeko aukerarik, ez eta kartutxoetaz. Gaur arte.

Game Boyaren hazi zen belaunaldiak badauka nostalgia nola elikatu, eta gazteenek prehistoria teknologikoa ezagutzekoa.  SmartBoy izena du ikerlari talde batek asmatu duen tresnak, eta 70 euro inguru balio ditu. Game Boy originaleko kartutxoak erabiltzeko aukera eskaintzen du, baita Game Boy Colorrekoak ere; horretarako Android smartphonea behar da, izan PAL zein NTSC bertsioan.

Bihurtu zure smartphonea Game BoyProduktua oraingoz sarean soilik lortu daiteke, eta bateria dakar berarekin. Mugikorraren bitartez kargatu daiteke eta bost orduko joko saioa eskaintzen du.

Ez badauzkazu Game Boyeko joko originalak, lasai, badaude alternatibak. Google Playen ere badaude jokoak tramankulu honekin jokatu ahal izateko.

Irailean iritsiko da merkatura, hasieran nahiko kantitate txikian.

Bihurtu zure smartphonea Game Boy