Bideo-jokoen belaunaldi berria hemen da: PS4 vs Xbox One

Datozen egunotan iritsiko dira europar merkatura Sony-ren eta Microsoft-en kontsola berriak, PlayStation 4 eta Xbox One, hain zuzen ere. Beren anai-arreba zaharrek azken zazpi urteetan 80 milioitik gora unitate saldu ostean, beren oinordekoen garaia iritsi dela erabaki dute bi konpainiek. Hala, Azaroak 22an helduko zaigun Xbox One eta aste bat beranduago Sony-ren makina.

xbox-one-atenta-contra-la-privacidad-asegura-comisionado-aleman

Xbox One berriaren irudia

Pozgarria da ikustea azken urteetan bideo-jokoen merkatuak gizartean izan duen eboluzioa. Bere garaian ume eta nerabeen entretenimendurako soilik kontsideratzen zen sektorea familiako kide guztietara zabaldu da. Ez dira gutxi jokalari helduari zuzendutako jokoak, istorio konplexu eta artez beteriko planteamenduekin, Journey ederra kasu. Ostera GTA V bezalako jokoek, egun bakarrean diru gehien eskuratu duen entretenimendu produktua bilakatuz, bideo-jokoen errentagarritasuna nabarian utzi dute. Izan ere gaur egun sektore honek zineak edo musikak baino diru gehiago fakturatzen du herrialde askotan, Espainian adibidez.

sony-playstation-4-xl

 Sony-ren makina berria, PlayStation 4

Iristear diren kontsolei erreparatuz esan beharrekoa da jada PlayStation 4-ak milioi bat aparatutik gora saldu dituela, Estatu Batuetan lehen egunean. Gurean 399€-tan aterako da datorren astean eta duela asteetatik erreserbak agortuak daude. Zaila izango da Olentzerotarako bat eskuratzea. Badirudi Sony-k lan ona burutu duela joko-egileen eskakizunei jarraituz, eta punta-puntako teknologiadun makina sortu du. Berrikuntza handiegirik ez izan arren, Dual Shock 4 mando berriak ukimenezko kontrola eta Led argiak eskeiniko ditu. Kontsolak 500Gb-ko disko gogorra izango du jokoak jaitsi eta instalatu ahal izateko. Albiste txar bat, hori bai, hemendik aurrera internetetik jokatzeko PS PLUS sisteman izen eman beharko da, urteko 49,99 euro ordainduz. Hori bai, honen truke internet zerbitzu bikaina eta hilabetero doako bi joko jasoko ditugu.

Bestaldetik, Bill Gates-en konpainiak bere Xbox One 499€-tan aterako du. Bere arerioarekiko 100€ garestiago saltzearen arrazoia kontsolarekin batera Kinect kamera seriean ekartzean datza. Kamera hau aurreko belaunaldikoaren eboluzioa da eta jokalariaren mugimendua pantailan erreproduzitzeko gaitasun ikaragarria du. Dena den, hardcore edo ohiko-jokalariek gogor kritikatu dute jokaldia, hautazko bezala utzi beharko litzatekeela eskatzen baitute, prezioa merkeago gera zedin. Microsoft-ek, Sony-ren moduan urteroko kuota bat eskatuko du online jokorako, baina honen ordainetan aurreko belaunaldietan erakutsi duen moduan zerbitzu bikaina eskainiko du. Teknikoki PlayStation 4-aren mailan ibiliko dela dirudi, nahiz eta zenbaitek zalantzan jartzen duten parekotasun hori.

Ikusten duzuen moduan bideo-jokoen “guda” berria hastear da. Noren alde jarriko zara zu?

3 pentsamendu “Bideo-jokoen belaunaldi berria hemen da: PS4 vs Xbox One”-ri buruz

  • Iñaki Larrañaga 2013-11-20 11:32

    Aurrerago agian erosiko dut bietakoren bat. Orain ez behintzat. Jokoak aurreko belaunaldien moldaketak dira batetik, eta gainera 360ak oraindik baditu zukutzeko moduko hainbat joku berri. Hasieran gainera hobe itxaron, hardware arazoak izaten dira eta (PS4ri gertatu zaio). Aurrera begira, eta jolasteko denbora-gogo baldintzak animatzen banaute, Sonyrena erosiko nuke. Zergatik? Joku esklusiboak hobeak iruditzen zaizkidalako (GT, Killzone, Uncharted, MetalGear?…) eta nahikotxo merkeagoa delako. Gainontzean antzeko parezido dira, ezta? Hardwarean baino softwareean begira egingo nuke erosketa, eta momentuz ez dut inondik inora ikusten irrikaz jolastu nahi dudan ezer. Trevor, Franklin eta Michael-en abentura oso hurbil daukat oraindik.

  • Ados zurekin. Momentu hauetan PS4 edo Xbox berria erosteak ez du zentzu handirik, ohikoa den moduan haserako jokoak ez baitira punta-puntakoak. Gainera esan bezala PS4 unitate batzuk arazoak eman dituzte USA-n eta Xbox One-n lehen jokuek erresoluzio arazoak dituzte (batzuen ustetan ez omen dago PS4ren mailan potentzia aldetik). Dena den, zuk esan moduan azkenean software edo jokuak izango dira erabakia hartzeko arrazoiak (prezioaz gain, noski), eta ni kasu honetan zu bezela Sony zalea naiz. Izan ere Sony-k dituen Studio propio edo first party-ak gogokoago ditut Microsoft-enak baino. Gainera orain horren modan jartzen ari diren indie jokoei dagokienean Sony-k politika zabalagoa erakutsi du. Datozen egunetan joko gehiago ezagutaraztekoak dira, hortaz adi egon behar.

  • Nigandik ez espero konsolarik, Master Race ftw. Steamekin ia sobera. Baten bat erostekotan PS4a, 100 euroengatik eta PS2 asko gustatu zitzaidalako. Baina ez dut inolako asmorik, dirua edukitzekotan ordenagailu hobeago bat erosiko nukeelako.

    Ghost-ek GTA V-en salmentak garaitu zituen lehen egunean. Erotuta daude erromatar hauek.