Bidali al diozu Patxi Lopezi zure galdera?

30 minutuko elkarrizketan ahalik eta galdera gehien erantzuten saiatuko dela aurreratu du Patxi Lopez lehendakariak, eta era horretan, “lehendakariak beren zalantzak, kexak, iradokizunak edo galderak helarazi nahi dizkioten herritarrei zuzenean eta bitartekaririk gabe” erantzungo die.

Oraingoz, besteak beste, galdera hauek egin dizkiote euskaraz Patxi Lopezi:

  • Gure alaben eskolan, premia bereziak izan arren (etorkinen seme-alaben % handiak), hiru irakasle gutxiago aurten. Konponbiderik?
  • Ramon Etxezarretak ‘errespetua’ eskatu zizun Lertxundiren saria dela-eta esandakoengatik http://t.co/zGQrSfM Ezer esatekorik?
  • “Software librearen inguruan. Baduzue planik edo intenziorik software librea Lehen Hezkuntzan benetan ezartzeko?”
  • Euskaraz bizi nahi dutenek zailtasun ugari dute egunerokoan (enpresa, komertzio, administrazioetan…). Gomendiorik? Proposamenik?
  • “EVEk zergatik laguntzen ditu diruz bizikleta elektrikoak eta ez bizikleta arruntak, argindarrik xahutzen ez dutenak?”
  • MzYyMg==
Patxi López

Zer duzu buruan “Bidali al diozu Patxi Lopezi zure galdera?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude