Badakizu zer den Creative Commons lizentzia?

NDg4MA==

Maite Goñiren blogetik dakargu marrazkia, berak lehenago portugesez aurkitu duena bera.

NDg3OQ==

Irudia | Creative Commons | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Creative Commons zer den | MaiteGoñi | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

9 pentsamendu “Badakizu zer den Creative Commons lizentzia?”-ri buruz

  • Zuzeuk sistematikoki betetzen ez duen puntua gogoratzeko balio du komikiak: Bozo pailazoak dioena: ESTEKA IPINI!!!!!

    Albisteak ilustratzeko argazki libreetan, sekula ez estekarik jatorrizkora.

  • Kasualitatea, baina honetan jarrita genuen esteka, Fernandez jauna. Eskerrik asko, dena den ohar zorrotz horregatik: saiatukol gara hobetzen eta gauzak ondo egiten.

  • Oraintxe ari nintzaion esaten Patxi Gaztelumendiri Facebooken infografiak ezin aproposagoak iruditzen zaizkidala informazioa modu laburrean eta grafikoki emateko. Hurrengo erronka, adibidez, Tuentiren erabilera baldintzak modu honetako infografia batean ematea, ikasleek jakin dezaten zer ari diren onartzen alta ematen dutenean. Ea topatzen dudan bakarren bat itzultzeko modukoa. Mila esker zabaltzeagatik! 😉

  • Ez dirudi bide onetik zoaztenik. Portadako ACDCren albistean, hor dago, beti bezala, CC argazkia estekarik gabe.

  • Maritxu Gómez 2011-04-05 18:48

    CC-by-sa lizentzietan link jartzea ohitura ona izan daiteke, baina non jartzen du hori egin behar dela nahitaez?

  • Arrazoi du Luistxok, egilea eta lizentzia beti aitortzen baditugu ere, batzuetan baizik ez dugu estekarik jartzen Zuzeun, eta ez beti erabilitako irudiaren azpian, ez baitugu oraingoz horretarako tresnarik garatu. Datorren apirilaren 14tik aurrera, gure bigarren urtebetze egunarekin, dena xuxen egongo dela agindu digu gure informatikariak. Ordura artean, orain arte bezala segitu beharko dugu, eta ahal denean bakarrik jarriz esteka jatorrizkora. Sentitzen dugu.

  • Bai, estekarena ohitura ona izan daiteke, baina ez da ezinbestekoa. Material batzuk zein esteka jarri eduki ez dezakete edo beste batzuk esteka bat baino gehiago (eta zein aukeratu?). Egiletasunaren eskakizuna betetzeko, egilea identifikatzeko datuak eman behar dira (estekak laguntzen du baina denborarekin estekak apurtu egiten dira), gutxienez izena eta hori ez egotekotan goitizena eta iturria. Horrela egiten dut nik behintzat 🙂

  • Kaixo! Atzo Txopik hainbat azalpen eta zehaztapen utzi zizkidan blogean eta bion artean saiatu gara nahasgarriak izan zitezkeen terminoak argitzen. Infografia eguneratuta dago nire blogean (lehengo sarreran) eta hementxe uzten dizuet helbide berria: http://www.euskaljakintza.com/infografiak/creative-commonseus.png
    Mila esker, Txopi, laguntzagatik eta mila esker, zuzeu, zabaltzeagatik! 😉

  • Maitek irudiaren bertsio berria atera du zuzenketa txiki batzurekin: http://www.maitego.com/2011/04/02/creative-commons-umeentzat-euskaraz-azaldua/