AZKUE fundazioak Interneteko atari berria aurkezten du

AZKUE fundazioak, bere lehenengo urteurrena ospatzeko, atari berria aurkezten du.

www.azkuefundazioa.org webgunea guztiz berritu da, edukien berregituraketekin eta diseinu berritzaile batekin. Egin diren berrikuntzekin, webgunearen edukiak indartu eta modu dinamikoan eskaini nahi da. Gainera, izaera parte-hartzailea du etengabe berritu eta elikatuko den tresna izanik. 

AZKUE fundazioaren Euskararen Etxean bisitatu daitekeen Euskararen Interpretazio Zentroko(aurrerantzean EIZ) erakusketaren edukiak sarean daude jada, eta beraz, hemendik aurrera posible izango da bisita hori webgunearen bitartez egitea. Atal honetan badago beste berrikuntza aipagarri bat: nahi izanez gero, bisita eskaera www.azkuefundazioa.org webgunean online aurkitu daitekeen formularioa osotuz ere egin daiteke.  

Fundazioaren egoitzan Unibertsitate Liburutegia eta Mediategia ere bisitatu daiteke, bertan 600 liburu kontsultagarri eta 400 multimedia produktu baino gehiago erabilgarri daude. Hemendik aurrera, liburu eta produktu guzti horien fitxak eta informazioa sarean ere egongo dira eta gehien gustoko duzuen produktuari botoa emateko aukera ere emango da, webgunea askoz ere dinamikoa eta partehartzailea bihurtuz. Bozka emateko aukera webguneko beste atal batzuetan ere ezarri da.

Bestalde, Katalunian sorburua duen JClic izeneko egitasmoa gurera ekartzea nahi izan da euskarazko Jklik aplikazio didaktikoak bildu eta zabalduko dituen gunea sortuz..JKik software libreko aplikazio-multzoa da, mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena. Hemendik aurrera, AZKUE fundazioaren webgunearen bitartez unitate didaktikoak eta jolasak jaitsi eta erabiltzeko aukera izango duzue, eta euskaraz! 

Azkue fundazioari buruz

Azkue Fundazioa pasadan urteko azaroan aurkeztu zion Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari, eta ekimen hori Bizkaiko eta Euskadiko bost instituzio eta erakunderen –publiko zein pribatu– proposamentzat aurkeztu zuen. -Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala-. Euskararen erabilera sarean eta, batik bat, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteen artean sustatzeko estrategia-helburuarekin sortu zen.

 

MzgwMw==

Irudia | Azkue fundazioa itxura berrituarekin | Ez dakit | Creative Commons By SA
ataria, Euskara 2.0, Internet, sarea

2 pentsamendu “AZKUE fundazioak Interneteko atari berria aurkezten du”-ri buruz

  • Galder Gonzalez 2010-11-18 13:54

    Oso ondo!
    Orain beste urtebete horrela eta hurrengoa bukatzear dagoela diru-laguntza lortu ahal izateko beste webgune berrikuntza bat, ezta?

    Hau baldin bada sarea egiteko modua, ni Steve Jobs naiz.

  • Ezer eza. Horixe da (gaur arte) Azkue Fundazioa, puxika itzel bat airez beterik. Sarrerak zozketatu, ferietara joan, facebook lau txorrada jarri… hori al da “sarea jostea”. Lotsabakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude