Azken egunak Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko!

UEUren Natur Zientzien sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, Natur Zientzien 2. Topaketa ospatuko da azaroaren 28an eta 29an, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan (#NZ2Topa). Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izan nahi du. Izena emateko epea laster bukatuko da.

Azken egunak Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko!Bi hitzaldi sorta izango dira:

  • Lurzorua, gizartearen euskarri
  • Energia eta etorkizuna

Tailerrak edo eztabaida saioak 4 izango dira:

  • Natura eta kirola
  • Hezeguneen errestaurazioa
  • Paisaiaren eraldaketa
  • Otsoa eta abeltzaintza

Mahai-ingurua

Zientziak komunikabideetan duen eta jokatu beharko lukeen paperaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu guztiok lau gonbidatu berezirekin batera.

Biobertsosaioa

Ekitaldi honetan, guztiontzat ezagunak diren bertsolariak izango ditugu naturari buruzko gaiak umorez eta bertsotan tratatzeko: Uxue Alberdi izango da gaijartzaile, eta, Julio Soto, Onintza Enbeita eta Xabier Amuriza arituko dira bertsotan.

EGITARAU OSOA ikusi eta izena emateko aukera duzue oraindik.

Azken egunak Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko!

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)