Asteko inkesta: telefonotxorik gabe bizi zaitezke?

Asteko inkesta: telefonotxorik gabe bizi zaitezke?
Joan zen asteko inkestatxoaren arabera, ordenadoreari begira joaten zaizkigu gehienoi orduak eta orduak. Ondoren dator telefonotxoa eta, uste guztien arabera, haren ondotik telebista. oso urruti tableta eta agertu ere ez da egiten gure inkestan, play stationa.

Baina gauza bat da zertan ematen dugun ordu gehien jakitea eta bestea, oso bestelakoa, telefonotxoari zenbatean behin begiratzen diogun pentsatzen jartzea. Izan ere telefono eramangarria ezinbesteko bilakatu da gutako askorentzat, batez ere smartphone direnetik, informazio eta komunikazio bide nagusi bilakatu baitzaigu, bai lanerako, hala eguneroko bizimodurako. Beraz, zenbat denbora eman dezakezu hari begiratu gabe, hura ukitu edota aldean daramazula ziurtatu gabe?

eramangarria, inkesta, mugikorra, telefonotxoa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude