Asteburu honetan: Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak RZ

Asteburu honetan: Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak –

Asteburu honetan: Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak -- Pagotxa RZk

Asteburu honetan arrainak RZ sailtxoa bukatzeko zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak RZ polit hau dakarkizuguIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ polita eta jolaserako aproposa, denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

ZAPO, KUIA TXIKI ETA TXANPIÑOI BROTXETAK

Asteburu honetan: Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetakOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • Itsas zapo bat
  • Kuia txiki bat
  • 200 g txanpiñoi
  • Hiru baratxuri ale
  • Cherri motako zortzi tomate
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Perrexila
  • Brotxetak egiteko lau makil

 

Errezeta

  1. Lehenik, zapoa garbitu, eta hezurra kenduko diogu. Behin hori eginda, lau zatitan banatu dugu; eta, gero, zati bakoitza beste lau zatitan moztuko dugu.
  2. Kuia txikia ere lau zatitan banatu, eta, ondoren, zapoaren tamaina beretsuko hainbat zatitan moztu.
  3. Txanpiñoi bakoitza erditik edo hiru zatitan moztu, tamainaren arabera. Jarraian, frijitu aurretik, brotxeta guztiak osatuko ditugu, ondoren azalduko den moduan.
    • Lehenik, txanpiñoia jarri; ondoren, zapoa; eta, gero, kuia txikia.
    • Horrela hiru aldiz egin makil bakoitzean.
  4. Tomateak garbitu, eta erditik moztu. Zartagin batean oliba olio zurrusta bat bota, eta gehitu baratxuri aleak. Gorritzean, tomateak gehitu, frijitu eta ontzi batera atera. Ontzira, ozpin pixka bat, gatza eta oliba olio zurrusta bat bota, baita perrexil xehatua ere.
  5. Brotxetak frijitzeko, zartagin zabal bat edo plantxa erabiliko dugu. Garrantzitsuena ondo-ondo berotzea da. Beraz, oso beroa dagoenean, brotxetak jarri, gatza eta olio zurrusta gehitu, eta hiru bat minutuz eduki alde bakoitzetik. Ondoren, erretilu batera atera, eta tomate oliozpinez ongi busti.

Kasu!

Euskal sukaldaritza praktikoaGarrantzitsuena zartagina ondo-ondo berotzea da. Beraz, oso beroa dagoenean, brotxetak jarri, gatza eta olio zurrusta gehitu, eta hiru bat minutuz eduki alde bakoitzetik.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Aspaldiko partez urruneko amama eta aitxitxari bixita….  Arrain erre RZ goxoenaren prestakuntzaren bideoa.

eta postrerik nahi badek, intzak hik !  Argiñano eta Berasategiren superRZk!

Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak RZ 

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Barazki burruntzia

MahalenMahalen eta mundua 2.atalaMahala

Mahala - mahala.eus

Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak RZ 

Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi  RZ pagotxa RZk  Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. 
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude