Asteburu honetan: Natilak

Asteburu honetan: Natilak –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Natilak

Asteburu honetarako, lehengo astean bezala, postre eta gozoki eta gozoaren tartea beste behin bisitatuz Natila RZ basikoa dakarkizugu. Jakin beharreko RZ xinple eta zinez gozatuko duzuna, azkar eta erraz-erraza, parranda osterako edo ama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere agian zergatik ez? Izan gozoa, gozatu eta on egin! 🙂

Natilak

Natilak

Osagaiak

  • Litro bat esne
  • arrautza gorringo
  • Irin koilarakada lau bat
  • 5 koilarakada azukre
  • Kanela hautsa (aukeran)

NatilakErrezeta

  1. Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean.
  2. Gopor edo katilu batean gorringoak, irina eta azukrea joko ditugu, krema eder bat lortu artean. Poliki-poliki gehituko diogu nahasketa honi alboan daukagun esne irakinari. Arretaz egin behar da lan hau, zatitxoak sor ez dakizkigun.
  3. Esne guztia nahastu dugularik, erabili dugun ontzira irauliko dugu nahasketa eta su eztitan jarriko, zurezko koilara batez maneatzeari utzi gabe. Natila apur bat loditzen hasia dela ikusitakoan, banakako katiluetan jarriko dugu eta hozten utziko dugu.

 

Kasu!

Ohikoa da gaileta borobil bat gainean jartzea biziki ohitura gomendagarria da hori gustuko duenarentzat, izan ere, geruza lodiegi bat sor dakion eragozten baitu horrek. Kanela hautsa ere oso ohikoa da etxe askotako natila errezetatan.

Akaso!

Natilak frutarekin ere konbina zenitzake…

Natilak

Errezeta gehiago…

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!