Asteburu honetan: Gula entsalada

Asteburu honetan: Gula entsalada –

Pagotxa errezetak

Asteburu honetan entsalada goxo bati Gulak botako dizkiogu gainetik, RZ erraza eta goxoa uda parte honetarako. Ama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere aproposa,… Gozatu eta on egin!  🙂

Gula entsalada

Asteburu honetan: Gula entsalada

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • 500 g gula
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat sagardo-ozpin
  • Baratxuria
  • Piperbeltza eta gatza
  • Kaiena ale pare bat
  • Entsalada:
  • 2 uraza
  • Eskarola bat
  • Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
  • 3 tomate heldu, zurituak
  • 8 zainzuri
  • 3 arrautza egosi
  • 8 antxoa xerra, oliotan
  • Atun edo hegaluzea

Gula entsalada

Errezeta:

ENTSALADA

  1. Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
  2. Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
  3. Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
  4. Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.

GULAK

  1. Zartagin batean jarriko ditugu baratxuri pixka bat eta kaiena ale pare bat.
  2. Gulak bota eta dena nahasi, piperbeltza eta gatza bota.
  3. Entsaladaren gainean bota gulak

Gula entsalada

Kasu!

Entsaladaren hotza eta gulen beroaren arteko kontrastea primeran geratzen da. Entsalada nahi bezala ere egin dezakezu, uraza eta eskarolarekin bakarrik ere nahikoa… Egoera eta gustuen arabera osagaiak etengabe aldatzeko aukera duzu. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.

Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: ganbak baratxuritan

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Asteburu honetan: Gula entsalada

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!