Asteburu honetan: Atun salteatua tomate entsaladan

Asteburu honetan: Atun salteatua tomate entsaladan –

Asteburu honetan: Atun salteatua tomate entsaladan

Asteburu honetarako RZ beste entsalada bat, uda aldeko otorduetarako oso aproposa beti ere. Egin genuen Tomate eta hegaluze entsalada aurreko baten, oso antzekoa da honako RZ, baina hegaluze edo atun salteatuak ikutu bikaina ematen dio, egin ezazu proba, gozatu eta on egin!  đŸ™‚

Atun salteatua tomate entsaladan

Asteburu honetan: Atun salteatua tomate entsaladan

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • Atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
  • Oliba olioa
  • 5 tomate umo
  • 8 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Gatza

Atun salteatua tomate entsaladan

Errezeta:

  1. Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko.
  2. Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.
  3. Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu atun solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude.
  4. Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu atun puskak.

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Tomate eta hegaluze entsalada

Asteburu honetan: Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin

Asteburu honetan: Atun salteatua tomate entsaladan
Atun salteatua tomate entsaladan, errezeta
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude