Asteburu honetan: Arkumea labean erreta

Asteburu honetan: Arkumea labean erreta

Asteburu honetarako, haragiarekin gozatzeko RZ ez hain erraz bat, denak txundituta uzteko, edo RZ bikaina. Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu arkumea ahoan eta zapore guztia igoko zaizu aho-zapaian gora. On egin!

Arkumea labean erreta

arkumea labean erreta

 

Osagaiak:

  • Arkume bat (umerria edo bildotsa)
  • Gatz larria
  • 2 baso bete ur

Asteburu honetan: Arkume a labean erreta

Errezeta:

Harakinari horrela eskatuko diogu arkumea: 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, azkeneko saihetsetik aurrera, alde bakoitza berriro bitan zatitua, atzeko hanketatik bereizteko.

arkumea javier-lastras
Arkumea – Javier Lastras
  1. Gatz larri ugariz hornitu eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu lau atalak, animaliaren kanpoaldea ahuspez edo beherantza.
  2. Baso bete urez garaztatu ondoren, labean sartuko ditugu puskak eta hantxe edukiko ditugu ordua eta hiru laurdenetan, 160º-ko tenperaturan.
  3. Epe horren ostean, puskak irauli eta berriro garaztatuko dugu guztia, gainerako urarekin. Beste hiru ordu laurdenetan edukiko dugu guztia labean, 200º-ko tenperaturan oraingoan, puskak gorritu eta kraskatsu gera daitezen.
  4. Erretiluak heze behar du beti, ez du lehortu behar; adi egon beharko dugu, beraz, eta ura erantsiko dugu arkume errea egarri sumatu orduko.

Asteburu honetan: Arkume a labean erreta

Kasu!

Puskak erreta eta beren zukuarekin zerbitzatuko ditugu, entsalada berdea eta ardo beltz on bat ondoan dituztela.

Esan beharrik ez dago lau lagunentzat nahi baduzu, arkume erdiarekin aski duzula eta doitu egin beharko dituzula labeko denborak. Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Arkume a labean erreta

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: antxoa frijituak

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

 

Asteburu honetan: Arkumea labean erreta –
Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkume a labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu ahoan eta zapore guztia igoko zaizu aho-zapaian gora. On egin!
errezeta, pagotxa
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude