Aste Santuko oporrak Bilboko Bizilaben!

Aste Santuko oporrak Bilboko Bizilaben! –

Aste Santuko oporrak Bilboko Bizilaben!Apirilaren 14, 15, 16, eta 17an, 10:00-13:00, Deustuko Udaltegian, zientzia eta teknologia tailerrak egiteko aukera izango da. Tailer honetan, zientzia eta teknologia tailerrak egingo dituzu, lagunartean eta une atsegina igaroz.

– NOIZ: Aste Santuko oporretan, 10:00-13:00, apirilaren 14, 15, 16 eta 17an.

– IRAUPENA: 4 saio

– ADINA: 12-15 urte

– PREZIOA, tailer bakoitzeko

  • Kuota arrunta: 15 € tailer bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € tailer bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailer bakoitzeko

Izen-ematea eta leku-kopurua:

2020ko apirilaren 2rarte, edota lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da; lehentasuna Bilbon erroldatutakoek izango dute. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Izena emateko FORMULARIOA.

Informazio gehiago Bizilaberen webgunean.

 

Aste Santuko oporrak Bilboko Bizilaben!

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude