Arrautza egostea ez da txantxa

Arrautza egostea ez da txantxa
sprungil.flickr

Arrautza egosia ohikoa da gure etxeetan. Mila modutan jaten dugu, baina mundu guztiak ez daki behar bezala egosten. Baditu bere sekretuak, ez pentsa. Alde batetik, ura irakiten dagoenean botatzen baduzu egostera, pitzatu eta lehertu egingo zaizu, seguruenera. Urari gatzik jarri ez badiozu, ostera, borborrean klanka eta klanka, hondoaren kontra zarta daiteke su bizi xamarrean ari bazara. Eta erraz zuritzeko, honez gero jakin behar zenuke ur hotzetan jartzea dela onena, irakitetik atera eta berehala.

Hala ere, amamaren otoitzak errezatzea ahaztu zaigunetik, arrautzak ondo guritu gabe ateratzen ditugu sarritan, eta kontrakoa ere bai: eginegi, gorringoa ia berdetzeraino.

Zein da neurri zuzena? Zenbat denbora behar du arrautzak irakiten, onenean presta dezagun?

Erantzun errazeko galdera dirudi, baina ez, inola ere ez. Arrautza egoki egosteko, sinestezina badirudi ere, pertsona batzuek hainbat aldagai hartzen dituzte kontutan: arrautzaren perimetroa, arrautzaren tenperatura, gorringoaren barnean lortu nahi den tenperatura, zure sukaldea itsasotik zein garaieran dagoen… Erotzekoa!

Hemen eta, batez ere, hemen ikus dezakezu ez gabiltzala gezurretan.

Gero esango dute euskaldunok konplikatuak garela.

Arrautza egostea ez da txantxa

arrautza, gastronomia
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude