Applek EPEAT ingurumen ziurtagiri berdea galdu du

Apple markako  MacBook Pro, MacBook Air eta MacBook Pro Retina Display ordenagailuek EPEAT ingurumen ziurtagiria galdu dute. Ziurtagiriaren galera bateriak ordenagailura lotzeko moduagatik izan da.

Bateriak ordenagailuari lekeda edo kola bidez daude lotuta eta manipulatzen edo aldatzen saiatzean bateriak apurtu edo pitzatu daitezke eta ondorioz bertan dauden produktu kimiko toxikoak kanporatu daitezke.

Arazo honegatik ekipoen birziklapen prozesua kutsagarri bihurtu da eta ziurtagiri berdea kendu zaie. Hainbat gobernu eta enpresa handik ekipo berrien erosketan EPEAT ziurtagiria izatea behartzen dute, ondorioz Applek merkatu kuota zati bat gal dezake.

Apple, EPEAT, Ziurtagari berdea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude