AppInventor ikastaroa doan

AppInventor ikastaroa doan –

Ikastaro teknologikoen eskaintza oparoa prestatu dugu aurten. Lehenengoa otsailaren 27an izango da: AppInventor ikastaroa.

DESKRIBAPENA: Aurretik programazio ezagutzarik izan ez arren, sakelako aplikazio politak sor daitezke Appinventor erabiliz. Aplikazio praktikoak, hezkuntzara bideratutakoak, jokoak… gauza asko egiteko aukera ematen du. Ikastaro honetan, taldean lan eginez, aplikazio propioak sortu eta besteek egindakoak moldatzen ikasiko dugu.

EGUNA: Otsailak 27, asteazkena.

ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

PLAZA KOPURUA: 12 lagunentzako ikastaroa izango da.

LEKUA: Euskararen Etxea, Bilbo.

PREZIOA: Doan.

IZEN-EMATEA: https://goo.gl/forms/zV4chOgLSpq6ZkDv1

Hilean ikastaro teknologiko bat eskainiko du Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibaren laguntzarekin Euskararen Etxean:

AppInventor ikastaroa doan

AppInventor ikastaroa doan Hilean ikastaro teknologiko bat eskainiko du Azkue Fundazioak