Aparkatzeko leku libreak aurkitzen ditu SFPark-ek

Trafiko arazoak konpontzeko modu bat da SFPark. Aparkatzeko arazoak eta bigarren ilarak, baita hauek eragindako auto-ilarak ekiditeko jaio da proiektu hau. San Frantziskon hasi dira teknologia berria errepideetan erabiltzen eta 5.000 parkimetrotik goiti aldatzen.

SFPark parkimetroen bidez funtzionatzen du, baina ezagutzen dugun aparkatzeko gisa aldatuko du. Hasteko, aparkalekuetan sentsore bat egonen da, lekua libre dagoenentz igarriko duena. Gainera, SFPark Sarera konektaturik dago eta horri esker abonatuek ordenagailu edo telefono mugikorraren bidez jakin dezakete non den leku librea.

Bideo baten bidez, teknologia honen alde onak azaltzen ditu SFParkek.

Dirua ateratzeko aproposa

Trafiko arazoak ez ezik, Udalaren diru kontuetan ere lagun dezake SFParkek. Izan ere, prezio ezberdinak eta aldakorrak izanen baititu. Tarifak gisa “adimentsuan” kalkulatzen ditu teknologia honek, hau da, lekuaren arabera eta inguruan diren leku libreen arabera ordainduko du erabiltzaileak. Karrika batean inoiz ez badago aparkatzeko leku librerik, makinak antzemanen du eta prezioa igoko du hilero, bertan leku libreak lortu arte. Alderantziz, karrika hutsetan tarifa beheiti joanen da aparkalekuen erabilera orekatu arte. Beraz, orduko 50 zentimo edo 6 dolar ordainduko ditu gidariak tokiaren arabera edota egunaren arabera, kirol ekitaldi handietan 18 dolar balioko baitu ordu betez aparkatzeak.

MzA3OQ==

Irudia | SFPark bideoaren irudia | zz | Creative Commons By SA
autoa, parkimetroa
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude