Animaliei buruzko 10 uste, EZ sinestekoak

Animaliei buruzko 10 uste, EZ sinestekoakInternet baino toki aproposagorik ez da gezurrak zabaldu eta behin eta berriro errepikatzearen poderioz, hauek egia bihurtzeko. Baina Internet da sinismen faltsuak gezurtatzeko eta ezeztatzeko tokirik egokiena ere. Horixe da Snopes atariak ingelesez egiten duena 1995a geroztik.

Guk okerrak zuzentzen lagunduko diegu, euskaraz. Jarraian hamar sinesmen faltsuko zerrenda osatu dugu, giza gorputzari buruzkoak; oso hedatuak batzuk.

(Argazkia: Daniel Krieg).

.

Animaliei buruzko uste faltsuak

1. Ostrukek lurrazpian eskutatzen dute burua. Lurraren pareraino bajatzen ei dute, oharkabean pasa eta zuhaixka bat emateko, baina ohikoagoa dute arriskuan sentituz gero korrika hasi eta hanka egitea.

.

2. Zezenak ez dira gorria ikusteko gai. Egia da dirdirari eta kapotearen mugimenduari egiten diotela eraso. Baina badira gorria ikusteko gai, nahiz eta haserretu ez. Mythbusters izeneko telebista saio batean frogan jarri zuten sinesmen hau.

.

3. Saguzaharrak itsuak dira. Kasik gizakiek bezain ongi ikusten dute. Begiei esker orientatzen dira, barnean duten iparrorratz antzeko bati eta ultrasoinuen sonarrari esker, iluntasunean intsektuak ehizatzea ahalbidetzen diena.

.

4. Euliek 24 orduko biziraupena baino ez dute. Ez, euli arruntak hamabost eta hogeitabost egun bitarteko bizitza izaten dute.

5. Txakur baten urte batek gizakien zazpik beste balio du. Zahartzeko beste erritmo bat dute txakurrek, baina ez du zertan neurri horretan izan. Lehen bi urtetan oso azkar hazten dira, eta heldutasun sexuala, esaterako, lortua dute urte betean -gizakien 15 urte, gutxi gorabehera-. Priceonomics izeneko atariak baliokidetasun taula bat argitaratu zuen, baina txakurraren neurriak ere badu zerikusirik honetan.

.

6. Lo gauden bakoitzeko zortzi armiarma irensten ditugu. Snopes-ek jasotzen duen legez, sinesmen honek, 1954ko liburu batek ezeztatu zuen arren, bizirik dirau. Webguneak Scientific American hartzen du ahotan, hauen aburuz armiarma batek izua sentituko baitu lo dagoen gizaki baten aurrean. Eta eskerrak.

.

7. Gizakien ostean izurdeak dira animaliarik adimentsuenak. Ez du ematen. Jessa Gamble-k dioen bezala, keinuak ulertzen dituzte, primateek eta loroek bezala, baina txakur askok baino askoz oroimen gaitasun laburragoa du, esaterako. Ispiluetan beren burua ezagutzeko gai ere badira, beste animalia asko legez.

.

8. Gizakia tximinotik dator. Darwin-ek ez zuen sekula horrelakorik (edo horrela) esan; tximinoek eta guk arbaso amankomuna genuela baino, ABC Science-k azaltzen duenez; primate bat.

.

9.  Suge bat hipnotiza dezakezu txirula batez. Hobe frogarik ez egin. Sugeak gorrak dira, eta lasaitzen dituena musika tresnaren mugimendua da. Kobrak burua mugitzen badu ez da hipnotizatua dagoelako,  txirularen mugimendua jarraitzen duelako baino. Sugeak gorrak dira? Ez zaitez fido ezta usteak argitzen dituen sarrera honetaz ere. Ez dira guztiz gorrak, eta kanpo-belarri ez mailurik ez duen arren, azalera eta kaskezurrera heltzen zaizkien bibrazioei esker entzuten dute.

.

10. “Gaitasun gehien duenaren biziraupena” edo “indartsuenaren nagusitasuna” Charles Darwin-en kontzeptuak dira. Egia da Darwin-ek idatzi zituela, baina “Espezieen jatorria” laneko bosgarren edizioaren sarrerarako baino ez, eta Herbert Spencer-en esanak aipatzen ari zela, azken honek “Biologia printzipioak” lanean aipatu baitzituen. Darwin berak aitortzen zuenez, “hautapen naturala” da berak erabiltzen zuen terminoa, baina Spencerren biziraupenaren ideia zehatzagoa begitantzen zitzaion.

Animaliei buruzko 10 uste, EZ sinestekoak

animaliak, hamar, Sinesmen faltsuak, usteak, zientzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude