Albisteak 2.0, internet telebistan (eta alderantziz)

MTcwMA==

Hemen goian ikus daitekeena Albisteak 2.0ren 0. zenbakia da: Albisteak 2.0.000 bertsioa. Ostiralero Hamaika Telebistan ikusteko aukera egongo da eta komunitate zabal bat eratu nahi du inguruan. Horretarako azpidomeinu propioa du: http://albisteak.euskalherrian.info. Eta proiektu horren baitan gauza askok dute lekua: aktualitatea jorratuko dugu, interneten izan duen eragina aipatuz; kultura ekarriko dugu sare eta uhinetara, ahal izanez gero librea; interneten gertatu direnak eramango ditugu telebistara; zu agertuko zara, baldin eta agertzea nahi baduzu.

GrebaOrokorra.info egin genuenean oso pozik geratu ginen batzuk WebTBak ematen dituen aukerak ikusita. Eta hor hasi zen ideia: telebista bat behar dugu, internetekoa, euskaraz, Euskal Herrian kokatua. Eta horri bueltaka saiakera ezberdinak, proiektu ezberdinak, ahalik eta Hamaika Telebistan hau egiteko aukera ikusi genuen. Proiektua garatu eta lehenengo emaitza hau aurkeztu dugu. Ez da beste munduko ezer ere ez, baina ikasteko, hazteko gogoarekin egiten dugu.

Gai batzuk buruan ditugu, hurrengo saioak egin ahal izateko. Baina zuk duzu hitza. Gure vlogan eman dezakezu iritzia. Zabaldun gai baten inguruan hitz egin dezakezu. ZuZeun idatzi dezakezu. Zure bloga edo webgunea egin. Zuen proiektua garatu. Denok lortu behar dugu Albisteak 2.0 saioa albistez beterik egotea.

Irudia | Albisteak 2.0 | Albisteak 2.0 | Creative Commons By SA
albisteak, Euskal Herria, Internet, telebista

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude