Albisteak 2.0 saioa zeinu hizkuntzan, euskal gorrak eta Internet

Albisteak 2.0 saioa zeinu hizkuntzan, euskal gorrak eta Internet

Euskal gorrak eta Internet, albisteak 2.0 saioa zeinu hizkuntzan

Eta burura kezka hori etorri zitzaigun. Zelan biziko zuten hau guztiau gure inguruko gorrek?

Galdera horrekin hurbildu ginen Euskal Gorrak federeziora. Saiora gonbidatu eta zeinu hizkuntzan Interneti buruz, elkarteari buruz, teknologia berrien gainean eta beraien ikusentzunezko proiektuen gainean mintzatu gara.

Alvaro eta Maitane izan genituen platoan. Gorren federazioko lehendakaria Alvaro, zeinu hizkuntzan gorrei laguntzen aritzen den interpretea Maitane, euskalduna bera. Albisteak 2.0 saio berezia egingo genuela bagenekien, baina egitea bera irakaspen bat izan da guretzat.

Gidoia prestatu, beraiei aurkeztu, kamara aurrean jarri, grabatu, errepikatu, editatu, azpititulatu… ikusentzunezko hizkuntzaren aurrean, zeinen arduragabeak garen konturatzeko balioko digu agian, edo gure munduan zenbat mundu dauden ikusteko, beharbada. Komunikazioaren oztopoak gainditzeko ariketa egin dugu guk ere.

Ez da gutxi. Ez da erraza.

 

Irudia | Zeinu hizkuntza | zeinuhizkuntza.info | Creative Commons By SA

Euskal gorrak eta Internet, albisteak 2.0 saioa zeinu hizkuntzan

gorrak, Internet, komunikazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude