Aizpuruk eta Bilbaok EHUri azken agurra egin diote

Berriki ospatu dugu EHUko Leioako campusean Josu Bilbao Fullaondo eta Pepe Aizpuru irakasleen azken agurra. Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiteari utzi diote batera irakasle biek. Josu Bilbao argazkilaria erretiratu egin da. Bilbao Fullaondo ospetsua izan zen Francoren garaian Segoviako ihesaldian hanka egin zutenetakoa izan zelako. Urte asko izan dira kazetari belaunaldi berriei klaseak ematen Josu Bilbaoren kasuan. Pepe Aizpuru, ostera, ez da erretiratu baina Iparraldeko lanari eman dio lehentasuna eta buru-belarri arituko da hemendik goiti Iparraldeko euskal irratien zuzendaritza lanetan. Pepe Aizpuruk EHUko Leioako campusean ikasi zuen eta Egunkarian lan egin zuen. Biei bazkaria eskaini genion Kazetaritza Saileko irakaskideok. Zorionak egindako lanagatik eta beti arte, Josu eta Pepe. Hona hemen, urriko egun gogoangarrian egin nituen hiru bideoak. Lehenengo bietan Pepe Aizpuru mintzo da eta azkenekoan Josu Bilbao izan dut gogoan.


Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

Zer duzu buruan “Aizpuruk eta Bilbaok EHUri azken agurra egin diote”-ri buruz

  • Jose Mari Legarreta 2009-11-10 23:47

    Gauza bat bakarrik . Ipini duzue :

    Bilbao Fullaondo ospetsua izan zen Francoren garaian Segoviako ihesaldian hanka egin zutenetakoa izan zelako. Oker zaudete : Basauritik ihes egin zuen

    ( 1969ko Abenduan ) ez Segoviatik . Ezandakoaz aparte Zorionak