Adimena, hurrengo muga

Adimena, hurrengo muga –

Joseba Lakak, Teknaliako IKT zuzendariak, sarean.eus atari teknologikoan idatzia. 

Adimena, wikipediak ondo adierazten duen moduan “oroimen eta pertzepzioaren funtzioetatik esperientzia eskuratu, egoera berrietara egokitu, komunikatu, kontzeptu abstraktuak maneiatu eta ingurunean sortzen diren egoeretara egokitu eta arazoak konpontzeko ahalmena da”. Kontzeptu digitalak erabiliz, oroimena gure disko gogorra izango litzake, pertzeptzioa periferiko desberdinetatik jasotzen duguna, eta esperientzia gure barneko sistema eragilearen gainean dagoen software batek prozesatzen duena. Horrela gure sistema gai izango litzake egoera eta jasoerei erantzuteko, beti ere kontestu jakin batetan. Erraza dirudi, gure garunaren sistema kopiatu eta adimen artifiziala sortu ezta?

Adimena, hurrengo muga

Tamalez sinplifikazio hau errealitatetik urrun dago, oso urrun. Gure XXI. mende hiperteknifikatu honetan erronka zientifiko eta teknologiko asko bizirik diraute, eta batzuk oinarrizkoak dira (adibide baterako hauek). Egunerotasuneko misterio bi: Zer da denbora? Zelan egiten du lan garunak?

Goazen lehen garunaren asuntoarekin,  hor bait dago koxka adimena zer den ulertu nahi badugu. Asko dira oraintxe bertan garunaren sekretuak ulertzeko martxan diren proiektu erraldoiak:

Europa mailan zalantza barik Human Brain Project (HBP) proiektua da orain zientzialari gehien neuronak kontsumitzen ari dan ekimena. Proiektua 2013an hasi eta hamar urtez ainbat eta ainbat ikerketa eta garapen egiten saiatzen hari da: Garunaren simulazioa, burmuinaren modeloak jarraitzen dituen konputazioa, garunaren topografia zehatza, neurorobotika… eta erabilerak! Lau urte joan dira proiektua hasi zenetik, eta orain lehengo emaitzak industria eta enpresa mailan jartzeko pausuak ematen ari dira (edo saiatzen ari gara, hobeto esanda).

Amerikar Estatu Batuak Obama garaian BRAIN proiektuari ekin zioten. Hau ere proiektu erraldoia da, hamar edo hamabost urtetarako pentsatuta. Antza Trump presidenteak erabilera militarra zuzena ez duen ikerketa eta garapen guztia mugatzeko asmoa dauka eta BRAIN proiektuak arazoak eduki litzake, baina ziur asko herrialde horretako lobby industrialak ekimena sustatzeko inbertsioa topatuko dutelakoan nago. Azken finean adimenaz ari gara, eta nire bizitzan irakurritako libururik ederrenean (“La Hinteligencia Militar”) argi geratzen da adimena eta armak ez direla kontzeptu bateragarriak.

Asian bi ekimen topatuko ditugu, bata Txinan (China Brain Project) eta Japonian (BRAIN/MINDS). Biark erraldoiak ere, urte luzeak egiteko asmoarekin eta aurrekoak legez, anbizioz beteta.

Zer espero proiektu eta ekimen guzti hauetatik? Asko. Adimen naturala ulertzeko prozesuan adimen artifiziala sortzeko gaitasuna lortzen dugu. Gizakia aurrera doa, eta batzuk beldurra erakusten duten moduan beste batzuk haien gainean itxaropenak eta jakintza baliagarria sortzeko jartzen ditugu. Hori, Trump eta antzerakoen adimen natural faltak ez bagaitu akatzen noski.

Ah, bigarren misterio hori, zer da denbora? Horretaz hitz egiteko denborarik ez!

Adimena, hurrengo muga

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.