Abuztua zerura begira (eklipseak, Perseidak eta beste)

Abuztua zerura begira –
Badirudi abuztuan ez dagoela hainbeste albisterik, baina zeruan gauzek ez dute berdin funtzionatzen. Adituen arabera, intentsitate handiko hilabetea izanen da ortzian.
Abuztua zerura begira

Abuztuak 2: Saturno eta Ilargia (I)

Saturno lurretik hurbilen kokatu daitekeen tokitik pasa zen duela bi hilabete, baina pasa den astean oraindik ere bere eraztunak ikusi zitezkeen teleskopio sinple batekin. Eraztunen artean dagoen 4.800 km-ko tartea ere antzeman zitekeen (Cassiniren zatiketa), baita ilargi handienak ere.

Abuztua zerura begira

Abuztuak 7: ilargi eklipse partziala

Gaur arratsaldean ilargiaren zati bat Lurraren itzalarenpean kokatuko da, 18:20 aldera, eta ilargi eklipse partzial bat sortuko da. Hemen ilunabarren ostean ikusi ahalko omen da apur bat, baina hobekien Indian eta Txinako mendebaldean ikusiko dute.

Abuztuak 12: Perseida euritea

Euri jasa ederrenaz gozatzeko aukera izango dugu abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gauean, baita arrastian ere. San Lorenzoren makina bat malko ikusteko tartea izango dugu argiguneetatik apur bat urrunduz gero.

Abuztuak 16: Ilargia eta Aldebaran

Egun honetan Ilargia eta Aldebaran izar laranja oso hurbil egongo dira elkarrengandik. Izar hau Tauro konstelazioaren parte da. Hurbil bai, baina itxuraz soilik: Ilargia Lurretik 386.000 km-etara dago, eta Aldebaran 65 argi-urtera.

Abuztua zerura begira

Abuztuak 19: Artizarra eta ilargia

Artizarra eta Ilargia eskutik helduta ibiliko dira 19ko arrastian. Ortzimugan agertuko den irudia ederra izango da oso.

Abuztua zerura begira

Abuztuak 21: eguzki eklipse totala

Bereziki txundigarria izango da Ameriketako Estatu Batuetan, Oregonetik Hego Karolinara. Eguzkia Ilargiaren atzean jarriko da, eta aipatutako ingurutik kanpo eklipse partziala ikusiko da zeruan, edo deus ez. Euskal Herrian zerbait ikusi ahalko da (hodeiek ala utziz gero) 17:45-18:03 bitarte.

Abuztuak 25: Jupiter eta Ilargia

Ilargiak lagun asko egingo ditu abuztuan zehar, eta 25ean Jupiterrekin irtengo da bueltatxo bat ematera. Konbinazioa erakargarria da zinez, bereziki argazkilarientzat, baina horretaz gain hirugarren objektu bat antzeman ahalko da: Espiga izar urdina.

Abuztua zerura begira

Abuztuak 30: Saturno eta Ilargia (II)

Abuzutan bigarren aldiz batuko dira Ilargia eta Saturno, behin eguzkia desagertu eta gero. Jakin orduan Saturnori begira bazaude, 1.400 milioi kilometroko distantziara, NASA agentziaren Cassini espaziontziak berebiziko pausoa emango duela, eta Saturnoko atmosfera dentsoan satzen saiatuko da, hamairu urteko bidaia egin ostean.

Abuztua zerura begira

Iturria: National Geographic

Abuztua zerura begira
Abuztua zerura begira, astronomia, espazioa, NASA, perseida, planetak, Zerua, zientzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude