9.000 gara eta 10.000ra goaz!

9.000 gara eta 10.000ra goaz! –

.EUS domeinua %20 hazi da, aurreikuspenak gaindituz.

2018an bereziki sustatu dugu gure komunitatearekin lankidetza.

9.000 gara eta 10.000ra goaz!

2018, elkarlanean hazi.  

PuntuEUS Fundazioak komunitatea izan du indargune bere jaiotzatik, eta 2018an bereziki sustatu dugu gure komunitatearekin lankidetza. Komunitatearekin elkarlanean 9.000ko langa gaindituta 10.000 domeinutara iristeko bultzada abiatu dugu, eta lankidetzatik jaio dira ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzeko azken proiektuak. .EUS domeinua %20 hazi da, aurreikuspenak gaindituz. Horrez gain, 2018an betetako honako mugarriak azpimarra ditzakegu:

  • Domeinuaren hazkunde-maila %20 izan da aurten.
  • Whois pribatutasuna ezarri dugu Europako GDPR araudira egokituz.
  • Domeinuaren segurtasuna indartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dugu Basque Cibersecurity Center erakundearekin.
  • Euskara Ingurune Digitalean indartzeko proiektu garrantzitsuak jarri ditugu abian hainbat eragilerekin elkarlanean: Mastodon.eus, Lehen Hitza Euskaraz Mugikorrak eta PuntuEUS Mapa besteak beste.
  • Komunitatearekin elkarlana sustatu dugu, UEUrekin elkarlanean Maiatzaren 17an euskarazko Internet Eguna ospatuz eta UEMArekin Udaletan Lehen Hitza zabaltzeko hitzarmena sinatuz.
  • Euskararen Estrategia Digitalerako oinarrizko ideiak proposatu ditugu, Eusko Legebiltzarra, GFA Etorkizuna Eraikiz, eta Eusko Ikaskuntzaren kongresua bezalako eremutan aurkeztuz.
  • Gazteak .EUS proiektuan inplikatzeko ahaleginean KaixoMundua.eus proiektua diseinatu eta pilotua jarri dugu abian hainbat eskolarekin batera.

Adi!

Abenduaren 31ra arte, zure .EUS domeinua 2 urterako erregistratu dezakezu 15 euroren truke.

Domeinua orain erregistratuz gero ez duzu berritu beharrik izango bi urte barru arte. Eskaintzak domeinu berrien erregistrorako soilik balio du.

#10000ragoaz. BAZATOZ?

9.000 gara eta 10.000ra goaz!

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.