5G teknologiaren ezaugarriak; aztertu eta ez baztertu!

5G teknologiaren ezaugarriak; aztertu eta ez baztertu! –

Teknologia berrien erabiltzaile amorratuek eta sakelekoen maitaleek diren dakitenez, MWC Mobile world kongresua urtero ospatzen da Bartzelonan. Ugariak izan dira bertan aipatutako hitzaldiak eta gaiak, baina albisterik nabarmenetakoa 5G teknologia izan da, zalantzarik gabe.

Mugikorren 5G teknologia delakoa, 2010 urtetik lantzen ari diren komunikazio mota da. Antza denez, bere ezarpena gertu dago, aitzitik, ez dakite nola egin eta zer ekar dezakeen. Kongresuko adituak 5G-az ari direnean, telefono mugikorren bosgarren belaunaldiaz hitz egiten dute. Ekitaldiko zuzendariaren hitzetan, ezaugarri berezi eta berritzaileak izango ditu 5G-ak: milisegundo bateko bateko latentzia, %99,99ko erabilgarritasuna, 1000 aldiz azkarragoa da banda zabalera unitate bakiotzeko, sareko energia kontsumoaren %90eko murrizketa eta %100 estaldura besteak beste.

Ondorioz, eta ezaugarrietan oinarrituta, adituek diotenez, bosgarren belaunialdiko teknologia berri horrek, alde positiboak eta kontrako irizpideak ekarriko ditu. Alde positiboekin hasita, erabiltzaile onak onartzen du nabigatzeko abiadura azkarrragoa izango dela, konexio aldetik askoz egonkorrago mantentzea lortuko dutela, eta internet eta mugikorren iraupena nabarmen hobetuko dela. Bestalde, kontrako irizpideei arreta jarriz, kontuan eduki beharreko argudioak aipatzen dituzte mesfidatienak: 5G azpiegituraren kostu ekonomiko haundia, arriskuei eta osasunari buruzko kezkak eta segurtasunari buruzko ardurak.

Segurtasunaren arloko arazoez kongresuan hitz egitea guztiz arrunta dela diote partaideek, azken aldian ikerketen arabera argitaratu diren datuak ikusita: bertan, datuen lapurketa eta komertzializazioa batetik (datuak aipatzean, norberak borondatez internet enpresei emandakoez, zein espreski eman gabeez ari naiz) eta bestetik jazarpena egungo arazorik larrienetarikoak direla diote; jazarpena sufritzen dutenen %70 neskak dira, 14 urteko batez besteak direlarik. Baina ziberjazarpena ez da adituak kezkatzen dituen arazo bakarra, dependentzia eta bereziki gazteek erakusten duten dependentzia. Eitb.eus webgunean argitaratutako berri batek dioenaren arabera, nerabeek egunero 14 orduz erabiltzen dute sakelekoa. Internet gehiago hedatzen bada, eratorriko -deribatutako- arazo hauek ere areagotuko dira.

Argi dago kontrako argudioak ezin direla alde batera utzi eta, era batera edo bestera, konpondu beharko direla. Hala ere, nahiz eta arazo horiek guztiak existitu, 5G teknologiaren sortzaileek diote diote 2020 urtean zehar jarriko dela mugimenduan. Halaber teknologia berri hori martxan dagoenean, baliteke mugikorren aldaketa behartzea, sare berriak ekartzen dituen ezaugarriak betetzeko. Baliteke kasu batzuetan softwarea berritzearekin nahikoa izatea; beste kasu batzuetan, aldiz, gailu berria erosi beharko da. Eta batzuetan, berria erosi behar denean, sakelekoa aldatzearen beharrizanak, erabiltzaile askorengan deskonfiantza sortzen du. Deskonfiantza bai, ez dakitelako benetako premialdia den mugikor berria erostea edo kontsumismoak eragindako egoera. Erantzunaren zain daude oraindik, haatik, bitartean, “Fnac” bezalako saltoki handietan eskuragarri dituzte oraindik martxan jarri ez den 5G teknologia jasaten duten mugikorrak. Hauek guztiak izan dira Bartzelonako kongresuan landu beharko zituzten gaiak eta berrikuntzak. Jakingo duzuenez, aurtengo edizioa, bertan behera geratu da Koronabirusa dela edo ez dela. Agian, datorren urteko ekitaldian 5G-ari eta Huawei-ren aferari buruz sakontzeko parada izango dute. Nork daki, hain da aldakorra teknologiaren mundua eta!

5G teknologiaren ezaugarriak; aztertu eta ez baztertu!

Zer duzu buruan “5G teknologiaren ezaugarriak; aztertu eta ez baztertu!”-ri buruz

  • euskaldun bat 2020-03-05 14:28

    5Garen afera honetan Europak ezin du bere estatuetan teknologia txinatarrn (Huawey) oinarritutako teknologia sartzen utzi. AEBek arrazoi osoa dute, Troyako Zaldia sartzea litzateke. AEB, Nokia eta Ericcson laguntzen hasi da teknologia garatu dezaten, baina Europa ez dakit nora begira dagoen. Beldur da Txinan kotxe gehiago ez ote duen salduko eta Troyako Zaldia sartzen uzteko gai da. Europak AEBekin batera joan beharra dauka bestela bereak egin du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude