3D zinema, urrutiko intxaurrak

3D zinema, urrutiko intxaurrak

3D teknologia zinema zulo beltzerako bidetik ateratzeko formula dela dirudi. Hirugarren dimentsioak filmak ikusteko modu berri bat ekarri du eta bai zine-ekoizleek zein telebista fabrikatzaileek eskuak igurtzi egiten dituzte ikus-entzunezkoen kontsumo mota berri honen aurrean, batez ere, pirateriari aurre egiteko modu berri bat ikusi dutelako. Baina, 3D-a benetan iraultza izan da? Horren desberdina da film bat hiru ala bi dimentsiotan ikustea?

Ba, California State Universityren ikerketa baten arabera, ez. Bi eta hiru dimentsioen artean alde txikia izateaz gain, 3D-ak buruko mina eta zorabioak sor diezazkieke zenbait ikusleri.

Ikerketaren arabera, hiru dimentsiotako filmek ez diete ikusleei ekarpen aipagarririk egiten. Ez dira filmaren xehetasunak  argiago ikusten, ez dituzte erreakzio emozional biziagoak sortzen,  ez dituzte ikusleak filmean gehiago murgiltzen eta mezuaren ulermena berdin-berdina da bi nahiz hiru dimentsiotan.

Beraz, betaurreko desatsegin horiek eramateaz gain eta zineko sarrera garestiago ordaintzeaz gain, hiru dimentsiotako film batek esperientzia berri eskas eskainiko dizkigu.

Egia da, bestalde, hiru dimentsiotako filmak ikusgarriagoak direla, baina ikusgarritasun hori minutu batzuk besterik ez du irauten, ikusmena dimentsio berrira ohitzen den arte. Ez al zaizue sekula pasa?

Horrez gain, 3D-ko filmek ikusmen-nekea, buruko mina eta ikusmen arazoak izateko aukerak hirukoiztu egiten ditu.

Ikusleen desengainua, prezioa, esperientzia… nolanahi ere, 3D-aren sukarra baretzen hasi dela dirudi eta Holliwoodeko ekoizpen-etxe handiak ez dira hasieran bezain emaitza onak jasotzen ari. Transformers: Dark of the Moon filmak, esate baterako, arrakasta handiagoa izan du 2D-an 3D-an baino.