21. mendeko euskal artxibo digitalaren zain

21. mendeko euskal artxibo digitalaren zain –

Luistxo Fernandezek Ingelesen Hilerria blogean.

21. mendeko euskal artxibo digitalaren zainGaur bete dira 20 urte Wikipedian euskarazko artikulua sortu zela. Duela pare bat aste ospatu genuen halaber Sustatuk 20 urte egin dituela sarean. Bi kasuetan, orduan idatzitakoaren aztarna gorde da sarean. Baina mende hasieran digitalki egindako gehienaren arrastoa galduta dago tamalez.

Sustaturen kasuan izan dira 14.000 artikulu. 20 urtean. Bada zerbait. Ondo antolatutako artxibo batean… eta aldiz, klikatzen duzu eduki zahar hartan eta… albiste bakoitzean anotatu genituen estekek ez daramate inora.

Beste artxibo berezi bat ere bada Sustatun. 2012ko udatik, 9 urtez, ia gure bizitzaren erdian Twitterretik euskarazko txioetan aipaturiko beste 39.000 artikulu bildu ditugu. Horietarik 30.000 euskarazko edukia detektatu zaielarik, argitaratuta daude gure artxiboan, bakoitza media batean euskarazko 10 bat txiok bultzatuta. Eta horiek ere gordeta daude.

Aurten, udaberrian, Frantziako zerbitzari batzuetako sutearen ondorioz, Blogariak.net plataforman zeuden hainbat blog euskaldunen edukiak galdu ziren. Ez zen arduradunen erruz: haien merituz zeuden hordeta sarean, istripu zikin bat gertatu arte!

Baina kasu horretan edo Sustaturenean edo Armiarma proiektuarenean… Enpresa edo elkarteon erantzukizun osoa da artxiboak betikotzea? Ez dago euskal artxibo digital bat gordetzeko erantzukizun publikorik?

Ba egon beharko luke.

21. mendeko euskal artxibo digitalaren zain

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.