[Buru ariketa] 20 euroko billeteak

[Buru ariketa] 20 euroko billeteak-

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi ariketa proposatu ohi ditu udarako, eta horrela egiteko asmoa du aurten ere. Abuztuan, astelehenero ariketa bat jarriko dute webgunean -jada eskegi dute bateren bat-, eta irailean emango omen dituzte erantzunak.

EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko bi urteetan ere, eta salabardoari iazko ariketak berreskuratzea otu zaio, oraindik egin gabe dituzun horrentzako. Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta astero ariketa matematiko bat izango duzu egiteko; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

.

20 euroko billeteak (2. ariketa)

Mila euro ditugu 24 billetetan. Billeteak 10, 20 eta 50 eurokoak dira.

Zenbat dira 20 euroko billeteak?

.

[Buru ariketa] 20 euroko billeteak

.

Lehenengo ariketaren erantzuna (Xake-taula osatzen):

Gehienez 12 pieza koka daitezke taulan. Irudian duzue aukera bat, baina ez da bakarra.

[Buru ariketa] 20 euroko billeteak

______________________________________
Ariketak Calendrier Mathématique 2016. Un défi quotidien egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.
[Buru ariketa] 20 euroko billeteak
buru ariketak, Zientzia Kaiera
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “[Buru ariketa] 20 euroko billeteak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude