18 urteko kartzela zigorra bizilagunaren WiFia mendeku hartzeko erabiltzeagatik

OrdenagailuaEtxez aldatzen zarenean, ez dakizu nor izango duzun hormaren beste aldean. Barry Ardolfi, Minnesotako 46 urteko gizona, 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote bizilagunaren nortasuna ordezkatzeagatik eta jazarpen elektronikoagatik, guztia haren WiFi sarea erabiliz mendeku hartzeko helburuz.

Dena 2009an hasi zen. Kostolnik familia etxez aldatu zen Ardolfen ondora, eta handik gutxira, familiaren 4 urteko semea musukatu izana leporatu zioten. Ardolfek guztia ezeztatu zuen beti, eta salaketa horrengatik mendeku hartzeko helburuz, Kostolniktarren WiFi sarea krakeatzea erabaki zuen, baina ez hilabete amaierako internet fakturaz libratzeko.

Ardolfek MySpacen kontu bat sortu zuen bizilagunaren izenarekin eta haur-pornografia publikatu zuen. Ondoren, bere emaila hackeatu zuen bere lankideei mezu sexual eta iraingarriak bidaltzeko eta Joe Biden AEBetako presidente-ordea, besteak beste, hilko zuela mehatxatuz.

Auzitegi-zibernetiko baten laguntzarekin, Barry Ardolfengana iritsi ziren azkenean eta haren ordenagailuan hackerra kartzelara bidaltzeko behar zituzten froga guztiekin topo egin zuten.