10:23 ekimena: Homeopatia gaindosiak homeopatiaren aurka

Produktu homeopatikoak erabilgarritasunik ez dutela salatzeko Estatuko hiri ezberdinetan, Bilbo barne, otsailak 5ean homeopatia pilula kaxa osoak hartuko dituzte manifestariek. Era berean industria farmazeutikoak beten eraginkor diren osasun tratamendu bezala sal ez ditzaten eskatuko dute.

“Gehiengoak ez daki pilula homeopatikoak ez direla erremedio homeopatikoak, ez daude sendebalerrarekin eginak. Egia esan, homeopata askok euren pilulak ura eta azukrea besterik ez dutela onartzen dute. Medikamentu hauek inolako erabilgarritasunik ez dutela salatzeko antolatzen ari gara protesta hauek, benetazko tratamendu medikoekin nahas ez ditzaten. Botika faltsu hauek ez homeopata ez farmazialariek ez lituzke saldu behar egiazko gaixotasunak sendatuko balituzke bezalaxe. Dirua eta denbora xautzeko besterik ez dute balio” esan zuen Fernando Frias-ek, taldearen bozeramaileak.

Protesta hauek Erresuma Batuan produktu homeopatikoen aurka antolaturiko 10:23 ekimenaren jarraitzaile dira eta kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkargo eszeptiko eta arrazionalistek bultzatzen dute. Antzeko ekimenak izango dira aldi berea mundu osoko dozena bat herrialdeetan, Estatu Batuak, Alemania, Australia, Herbeherak, Belgika, Hungria, Argentina eta Kanada barne.

Erremedio homeopatikoetan diru eta denbora gehiegi ekoiztu dela nabarmentzen hasi dela uste dugu. Homeopatiak bere 200 urtetan ez du frogatu bere tratamenduak eraginkorrak direnik, ura eta azukrea besterik ez baitira. Urtero milaka milioi gastatzen dira tratamendu ez eraginkor hauetan, jende askok egiatan zer diren eta nola fabrikatzen diren jakiten duenean harritu egiten da farmazietan aurki ahal izateaz” esan zuen Michael Marshall, nazioarteko kanpainaren koordinatzaileak.

10:23 kanpainia Erresuma Batuan hasi zen eta bertan ia 400 parte hartzailek gaindosi homeopatikoak hartu zituzten Boots enpresa farmazeutiko britainiarrak produktu hauek saltzeagatik emandako justifikazioaren aurka: “ez ditugu eraginkor direlako saltzen, bezeroek erosten dituztelako baizik”.

Kanpainia honen izena Avogrado zenbakitik datorkio, edozein sustantziaren mola batean zenbat molekula dauden zehazten duen konstante zientifikotik alegia eta erremedio homeopatiko hauek inolako printzipio aktiborik ez dutela frogatzeko erabiltzen dena. Eta printzipio aktiboaren molekularik izango balute hain diluiturik egongo litzateke, non ezingo luke eraginik izan.

Batzuen ustetan azukrezko pilulak saltzeak inolako arriskurik ez duen arren, ondorio latzak izan ditzakete tratamendu homeopatikoek, are gehiago farmazialariek euren botiketan saltzearekin eraginkor direla ziurtatzen dutenean. Osasun zerbitzu publikoetan euren konfidantza galtzeaz gain, eritasun larriak dituzten gaixoak tratamendu medikoak erabili beharrean homeopatia erabiltzera anima edo bultza ditzake honek.

Honen adibide garbia dugu Gloria Sam, 2002 urtean eccema batek eragindako infekzioaren ondorioz hil zen bederatzi hilabeteko neska, bere gurasoek homeopatiarekin tratatzea erabaki baitzuten. BBC telebista kateak berriki egindako ikerketen arabera zenbait homeopatek euren produktu homeopatikoak administratzen saiatzen ziren malariaren aurkako egiazko medikamentuak beharrean, txertoen alternatiba homeopatikoak ere saltzera iritsi direlarik.

10:23 ekimenak 1023 hiritarren bultzada lortu nahi du 10 herrialde eta 23 hirietan 2011ko otsailaren 5ean.

Editoreentzako oharra[1] 10:23 kanpaina elkarte eszeptikoek osatutako sare bat gizartea homeopatiaren errealitateaz jabetzea duena helburu, eraginkorra ez dela dakigulako eta hiritarrek behar duten informazio jasotzeko eskubidea dutelako euren osasunari dagokion erabakietan: http://www.1023.org.uk

Medikuntzako Ikasleen Batzarra (AEM/MIB)

10:23 ekimena homeopatia iruzurraren aurka

Irudia | 10:23 ekimena homeopatia iruzurraren aurka | 10:23 ekimena | Creative Commons By SA

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoko ikerlaria (UPV/EHU) eta Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko mediku egoiliarra Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, gaur egun, Carlos III.a Osasun Institutuan.

Zer duzu buruan “10:23 ekimena: Homeopatia gaindosiak homeopatiaren aurka”-ri buruz