100 tuit, borobil-borobil

Etxafuegoak by Imamon

Gaur nire ehun-tuit-muga da eta ia konturatu gabe gertatu da: txorakeri batzuk twitteresferara bota, twiter-lagunen gogoeta interesgarriak retwitteatu,  lauzpabost alditan mokoa oker sartu, adarrez adar saltoka noraezean ibili eta eta txio-txioka jarraitu, hori nire jokaera naturala litzatekeelakoan. Markarekin harro nago.

Eta gure mundu honetan zifra borobilak goratu behar direnez, ospakizunak antolatu ditut. Hara hemen, festa programa:

eguerdian txupinazo alaia twitterzelaian txorrotxio bandarekin

ondoren, txikiteo herrikoia Wikipediako kaleetan barrena

arratsaldean pilota partida facebookeko horman

gauean berbena Zuzeu albistari horizontalean

Orain, kontuan izanik hau guztia sare sozialetako ekimen bat dela, egokiena kideren bat/batzuk elkartzea litzateke. Hala beharko giza-harremanak beste edozer ez bezala bultzatzen dituzten sareetan. Beraz, gaueko berbenan baten bat dantzatzeko? baltsean ez bada, dantza sueltoan sikiera?

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Zer duzu buruan “100 tuit, borobil-borobil”-ri buruz

  • Oso berandu ibili zara jai programa argitaratzen, bestela joango nintzatekeen ni ospakizunetara