ZuZeu Podcasten bigarren denboraldiaren pilotua

ZuZeu Podcasten bigarren denboraldiaren pilotua –

Datorren astean hasiko da ZuZeu Podcasten bigarren denboraldia eta itxura guztien arabera beldurgarria izango da. Lehendik ekoizten genituen ’10 Minututan’ (Maite Goñi), ‘Bipareta’ (Arrate Hernandez) eta ‘Barruan Gaude’ (Oier Aranzabal) podcastei, Beñat Hach Embarekek zuzendu duen ‘Euskal Gaizkileak’ true crime seriea batuko zaie, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean egina. Entzun pilotua!!



– Euskal Gaizkileak Seriea

(Beñat Hach Embarek)
ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.

– 10 Minututan

(Maite Goñi)
Hezkuntza eta Teknologia eskutik doaz Maite Goñik zuzentzen duen saioan. Eguneroko arazo eta zalantzei erantzuna topatuko diegu.

– Bipareta

(Arrate Hernandez)
Gizarte gaiek bi aurpegi gutxienez izaten dituzte. Erreportaje saio honetan txanponaren bi aldeak agerian utziko ditu Arrate Hernandezek.

– Barruan Gaude

(Oier Aranzabal)
Elkarrizketa podcasta, baina zeozer gehiago. Oier Aranzabalen eskutik, pertsonaien etxeetara sartuko gara grabagailua eskuan. Etxeetako sotoraino.

Adi zure podcast plataformari!

podcast.eus

ZuZeu Podcasten bigarren denboraldiaren pilotua
ZuZeu Podcast

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude